Aleutiarretako itsas hobia

Aleutiarretako itsas hobia ekialdetik mendebaldera Alaskako hegoaldeko kostaldetik eta Siberia ipar-ekialdeko ondoko uretatik, Kamtxatka penintsularen parean, igarotzen den itsas hobia eta subdukzio gunea da. Alaskaren eta Errusiako Kamtxatka penintsularen artean diren Aleutiar uharteei lotuta dago itsas hobi horren izena. Bere ekialdeko zatian, bazterreko itsas hobitzat sailkatua dago, uharte arku bat eratuz. Itsas hobia 3400 kilometroz hedatzen da Ulakhaneko itsas hobiaren mendebaldean, Kurileetako itsas hobiaren iparraldeko amaieran duen bateratze hirukoitz batetik, ekialdean dagoen Charlotte Erreginaren itsas hobiaren sistemaren iparraldeko amaierarekin batu arte. Aleutiarretako itsas hobia, bi plaka tektonikoren arteko muga da: Pazifiko Plaka, Ipar Amerikar Plakaren azpian hondoratzen da, 45 graduko angeluarekin. Bere tokirik sakonenean, 7.679 metroko sakonera du.

Aleutiarretako itsas hobia
Datu orokorrak
Garaiera−7.822 m
MotaItsas hobi
Luzera3.400 km
Geografia
Map
Koordenatuak52°N 172°E / 52°N 172°E / 52; 172

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu