Alemaniar Udazkena, baita ere Udazken Beroa, (alemanez: Deutscher Herbst) 1977ko udazkenean Europako herrialde batzuetan, batez ere Mendebaldeko Alemanian, ezagutu ziren gertaera odoltsu batzuei ezagutzen zaizkie. Historikoki Alemanian Bigarren Mundu Gerran bizi izan ziren gertaera kriminal eta politiko larrienak izan ziren. RAFen ekinbide armatuaren gogortasunak estatu-krisi bat sorrarazi baitzuen Mendebaldeko Alemanian. Beste ikuspuntu batetik gertaeretan Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak hegazkin baten bahiketan eragina izan zuen.[1]

Alemaniar Udazkena
Irudia
Motakrisi politiko
Honen izena daramaGermany in Autumn (en) Itzuli
Honen parte dalist of conflicts related to the Cold War (en) Itzuli
Denbora-tarte1977ko apirilaren 7a - 1978ko urriaren 18a
Data1977ko urriaren 18a
KokalekuMendebaldeko Alemania
HerrialdeaMendebaldeko Alemania
Parte-hartzaileak
Honen ondorioaLarge crisis committee (en) Itzuli
death night in Stammheim (en) Itzuli
Osatuta

Gertaera nagusiak aldatu

  • Uztailaren 30: Jürgen Ponto bankariaren hilketa.
  • Irailaren 5: Hanns Martin Schleyer enpresariaren bahiketa. Schleyer nazi ohia eta SSko ofiziala izana, momentu hartan Alemaniar industrial Elkarteko presidentea zen. Haren truke Gobernu federalari, hamaika atxiloturen askapena eskatu zitzaion, Stammheimeko presoena barne. Horren aurrean Bundeskriminalamt-ek ("Ikereketa Kriminalaren Bulego Federala") ordura arteko sarekada handiena burutzen zuen.
  • Irailaren 22an: Utrechten tiroketa batean Arie Kranenburg polizia hil zuten.
  • Urriaren 13: Landshut hegazkinaren bahiketa. Lufthansako LH 181 hegaldia, Palma Mallorcakoatik Frankfurt am Mainera zihoana, bahitua izan zenean. Bahitzaileak arabiar talde bat zen.
  • Urriaren 19: Gudrun Ensslin, Jan-Carl Raspe eta Andreas Baader ziegetan hilda agertu ziren. Suizidio zantzuak susmagarriak ziren. Irmgard Möller, zaurituta suertatu zen; hau bizirik iraun zuen bakarra izan zen. Estatuko aparatuen inplikazioaren susmoa handiak izan ziren.
  • Urriaren 19: Schleyer Mulhousen, Frantzian, tiroz hilda agertu zen.
  • Azaroaren 12: Ingrid Schubert bere ziegan urkatuta agertu zen.[2]

Fikzioan aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu