The time allocated for running scripts has expired. Landshut (bavarieraz Landshuad) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, zehatzago esanda Bavaria Behereko hiriburua. Bere armarriari erreparatuta Hiru kaskoen hiria (Dreihelmenstadt) ezizena du. Isar ibaiak zeharkatzen du hiria.

Etimologia

aldatu

Landshut izena bertako gazteluaren izena izan zen XVI menderarte, eta lurraldearen babeslea esan nahi du.

Historia

aldatu

Landshut hiria eta Trausnitz gaztelua 1204 urtean sortu zituen Luis I.a Bavariakoak eta 1231erako jadanik Wittelsbach familiaren egoitza bihurtu zen. 1255ean bavaria bitan zatitu zenean Bavaria Beherearen hiriburu bihurtu zen.

1475ean Gorka Bavariakoa Poloniako Jadwiga Jagiellon printsesarekin bertan ezkondu zen. Ospakizun handiak izan ziren eta gaur egun lau urtean behin Erdi Aroko jaialdia antolatzen da ezkontza hura gogoratu eta eskenaratuz.

Luis X.a Bavariakoak Italiatik bueltan bere bizilekua izango zen Landshut Erresidentzia eraiki zuen 1537–1543 artean Alpeen iparraldeko lehenengo pizkundeko estiloko jauregia izan zelarik.

 
San Martin eliza

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Trausnitz gaztelua (Burg Trausnitz): 1204an sortu eta XIII mendean zehar eraikitako gaztelu gotikoa da, Wittelsbach etxearen egoitza izan zena. XV mendean zabaldu eta harresi garaiagoak jarri zituzten.
  • Landshut Erresidentzia (Stadtresidenz Landshut): 1537–1543 artean eraikitako pizkundeko jauregia. 1780an Gilen Bavariakoak fatxada aldatu zuen Frantziako Neoklasizismo estiloan.
  • San Martin Eliza (Martinskirche): Adreilu gorriz eginiko eraikin gotikoa da, mota honetako eraikinen artean munduan den bigarren garaiena, dorreak 130'6 metrotako altuera baitu. 1389an eraiki zen.

Kultura

aldatu
  • Landshuter Hochzeit jaialdia: Lau urtetik behin 1475ean gertaturiko Gorka Bavariakoa Poloniako Jadwiga Jagiellon printsesaren ezkontza antzezten da Landshuteko kaleetan, desfile erraldoia eta Erdi Aroko feria egiten delarik. 1903an izan zen lehen ekitaldia eta hasieran urtero egiten bazuten ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiru urtean behin eta 1985tik aurrera lau urtean behin egiten da. Jaialdiak irauten duen hiru asteetan 700.000 turista etortzen dira eta desfilearen egunean 120.000tik gora izaten dira, hiriaren populazioaren bikoitza.

Hiri senidetuak

aldatu

Lanshut ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

The time allocated for running scripts has expired..


Kanpo estekak

aldatu

The time allocated for running scripts has expired.