Ale hirukoitz eta arina

Jorge Oteizaren eskultura

Ale hirukoitz eta arina Jorge Oteizaren eskultura bat da. 1950ean sortu zuen, hutsaren kontzeptuaren lehen ikerketa abstraktuekin hasi zenean.

Ale hirukoitz eta arina
Jatorria
Sortzailea(k)Jorge Oteiza
Sorrera-urtea1950
IzenburuaUnidad Triple y Liviana
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Genero artistikoaarte abstraktua
Kokapena
LekuaJorge Oteiza Museoa
BildumaJorge Oteiza Museoa
InbentarioaINV 1703

Azalpena aldatu

Hutsaren tratamenduan espazio-elementu aktibo gisa sortu zuen. Oteizaren eskultura ulertzeko funtsezko alderdietako bat da. 1940. hamarkadan azterlan batzuk egin ondoren, non artistak eskulturari masa kentzen dion, arinago eta dinamikoago bihurtuz, eskultore gisa bere teoria formal eta estetikoen oinarria eratzen hasi zen.[1].

Horrela, 1950ean, Ale hirukoitz eta arina (Unidad triple y liviana) eratu zuen eta horrekin hiperboloideari buruzko ikerketa hasi zuen. Zilindroaren iruditik abiatuz kanpotik masa kenduz doa barneko ardatzeraino (Oteizak sagar baten adibidea jartzen du, kanpoaldetik hozka egiten zaioenean barnealdea agertzen da), irudi dinamikoago bat sortu arte, kanpoaldera energia askatzen duen eskultura bat.

Hiperboloide bakoitzak ale bat irudikatzen du, artistak espazio-eskultura bat sortu arte konbinatzen duena, etengabeko mugimenduan.

Eskultura espazio huts bat betetzen duen masa gisa ageri ohi aigu, baina azterlan honekin Oteizak erakusten digu hutsa eskultura bihur daitekeela. Aleen bat-egiteak espazio huts bat eratzen du, benetako eskultura bat bihurtzen dena.

Emilio Varela ikertzaileak paralelismoak aurkitu ditu eskultura honen eta Venusen errepresentazioen artean. Oteizak, antzinako eredu estetikoak berritu eta mitologiaren berrinterpretazioa egiten jarraitu zuela uste du, irudiak itxura antropomorfikoa izateaz gain, emakume itxura ere baduelako[2].

Hiperboloidea edo zilindroaren laugarren dimentsioa aldatu

Oteizak hutsaren edo hutsunearen inguruko teorizazio handia egin zuen, eta horren bilaketan zentratu zuen bere ibilbide eskultorikoa. 1950ean hiperboloidea definitu zuen, egitura arin gisa. Hala ere, 1947an Cabalgata aldizkarian jada aipatu zuen soluzio hau, ordena guztietan, gaur gauza baten soluzioa berarengandik kanpo dago[3]. Garai horretan Henry Mooren eskulturaren inpaktua jaso zuen, eta bide hori aztertzea erabaki zuen[4]. Eskultura egin ondoren argitaratutako hainbat lanetan ere ideia berdinaren inguruan idatzi zuen:

« unitate sentsible hau, kanporantz pentsatzen duen zilindro berri hau, ezin da izan hiperboloidea baino, laugarren dimentsio plastikoan jarritako zilindro bat. »

[3]


1950ean Ale hirukoitz eta arina sortzen du, non hiperboloidearen ideia hau eskultorikoki garatzen duen. Bere eskulturan obra funtsezkoa da, hazkuntza garaia itxi eta murrizte garaiari ekiten baitio. Oraindik ere eskulturak itxura antropomorfikoa du, baina egitura minimoa eta abstraktoa dauka, hiru atalez osatutako ale bakarra irudikatuz, hutsaren ikerketan[3].

Eskultura honen ondorioak aldatu

Oteizak eskultura honekin bi bide ikertzen jarraitu zuen. Alde batetik, arte abstraktoan hutsaren figurazioaren bideari ekin zion; bestetik, Arantzazuko Apostoluen Frisoaren edo Preso politiko ezezagunari monumentua obren oinarrian ere badago[3]. Azken honen azalpenean, hiperboloidearen formari buruz berriro idatzi zuen[5]:

« Hiperboloidearen kontzeptutik abiatu gara, zilindroaren hedapen gisa, etengabe hedatzen ari den unibertsoaren kontzeptu berriaren unitate geometriko eta sentikor berri gisa, eta, aldi berean, gizaki berriaren irudi espiritual gisa, moralki, politikoki bere bihotza kanpoan jartzera behartua, zehazki preso politikoaren jarrera, benetako preso politikoaren izaera. »


Eskultura honetan garatutako ideia Heriotzetik itzulera eta Heriotzetik itzulererako figura eskulturetan garatu zuen gehiago[3].

Eskulturaren kaleko kopia aldatu

1999an Iruñeko Udalak obra honen bertsio handiago bat eskatu zuen, Gazteluko plazan jartzeko. Eskultura mugitu zen aparkalekuaren obrak egiterakoan, eta berriro jarri zen bertan 2004an, lehen zegoena baino barrurago. 295 x 56 x 60 cm neurtzen ditu eta 300 bat kilogramoko pisua du. Arganda del Reyko Capa galdategian moldatu zen[6].

Erreferentziak aldatu

  1. Hezitzaileentzako gida. Oteiza Museoa, 20 or. ISBN 8492276878..
  2. «Espacio Luke. La máscara y el canto XI. La Venus hiperbólica. Emilio Varela Froján» www.espacioluke.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  3. a b c d e Alvarez, Soledad. (2003). Jorge Oteiza : pasión y razón. Nerea ISBN 84-89569-84-3. PMC 54537294. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  4. Muñoa, Pilar, 1930-. (2006). Oteiza : la vida como experimento. Alberdania ISBN 84-96310-59-0. PMC 76937652. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  5. San Pedro, Jurgi; Xamardo, Nicolás. Monumento al Prisionero Político (Des)conocido. GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  6. «Iruñeko Udala -Unitate hirukoitz eta arina» esculturas.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).

Kanpo estekak aldatu