Hiperboloide
Koordenatu-ardatzekiko paraleloak diren ebakidura guztiak hiperbolak edo elipseak dituen gainazal koadratikoa. Bi motatako hiperboloideak daude, azalbakar edo hiperbolikoak, alde batetik, eta azal bikoak edo eliptikoak bestetik.
Hiperboloidea koordenatu-ardatzekiko paraleloak diren sekzio lauak elipseak, zirkuluak edo hiperboleak dituen gainazal koadratikoa da, amaigaberantz bi aurkako noranzkoetan hedatzen dena. Bi eratakoa da: bi orrikoa eta orri bakarrekoa. Lehenengoak bi orriak bereiziak eta lerro ganbilak elkarren aurkako noranzkoetan kokatuak izaten ditu; bestea, berriz, erdigunetik elkarren aurkako bi noranzkoetan hedatzen da.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.