Manifiesto por la lengua común


Manifiesto por la lengua común (euskaraz, Hizkuntza komunaren aldeko manifestua) Espainiako politikari, intelektual, katedradun eta beste pertsonaia zenbaitek, erakunde batzuekin batera, 2008 urtean plazaratu eta sinatutako manifestu bat, non gaztelania Espainiako komunitate guztien ondare moduan aldeztu eta gaztelaniaz ikasi eta bizitzeko eskubidea eta gaztelaniaz jakiteko obligazioa aldarrikatzen zituena, Espainian ofizialak ziren katalan, euskara eta galiziera hizkuntza ofizialen aldean. Manifestuak gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko legezko ekimenak eskatzen zizikien instituzioei. Hasierako sinatzaileak Mario Vargas Llosa, José Antonio de la Marina, Aurelio Arteta, Félix de Azúa, Albert Boadella, Carlos Castilla del Pino, Luis Alberto de Cuenca, Arcadi Espada, Alberto González Troyano, Antonio Lastra, Carmen Iglesias, Carlos Martínez Gorriarán, Jose Luis Pardo, Álvaro Pombo, Ramón Rodríguez, Jose Mª Ruiz Soroa, Fernando Savater eta Montserrat Caballé izan ziren. Manifestuari atxikimendua erakutsi zioten euskal herritarren artean, Milagros García Crespo, Francisco Llera, Javier Corcuera, Emiliano Fernández de Pinedo, Felipe Serrano, Eduardo Vírgala, Federico Valenciano, Santos Zunzunegi, Juan Carlos Peral Alonso eta Francisco Velasco EHUko katedradunak izan ziren.

Kanpo estekak aldatu