Albaniako Erresuma (Erdi Aroa)
Albaniako Erresuma (albanieraz: Mbretëria e Arbërisë, latinez: Regnum Albaniae) Karlos Anjoukoak 1271n ezarritako monarkia izan zen, bizantziarrei Epiroko Despoterria kendu zienean.
Albaniako Erresuma Regnum Albaniae Mbretëria e Arbërisë | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1272 – 1368 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Durazzo (Dyrrhachium, egungo Durrës) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | albaniera zaharra | ||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa, Eliza ortodoxoa | ||||||
Historia | |||||||
|
- Artikulu hau XVI. mendeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Albaniako Erresuma».
Historia
aldatuKarlos Anjoukoak 1271n Epiroko Despoterriaren albaniar lurraldeak konkistatu zituenean, Albaniako Erresuma edo Regnum Albaniae ezarri zuen.[1] Ofizialki, Siziliako Erresumaren protektoratua besterik ez zen eta Karlos Anjoukoak hurrengo urteko otsailean bere burua «Albaniako errege» izendatu zuen. Erresuma Durrës inguruko eskualdetik Ohrid-eko aintziraraino zabaldu zen eta kostaldetik hegoaldean zegoen Butrinteraino. Eremua egungo Albaniaren parekoa zen.
Napoliko erregeak Konstantinoplarantz jo baina ez zuen Berat hartu. Laster, bizantziar kontraerasoa agertu eta angevindarrek 1281ean atzera egin zuten.
1283an Karlos Anjoukoak Gilen II.a Villehardouingoa Albaniako erregeorde izendatu eta hau Durrësen kokatu zen.
Siziliar bezperek Karlos gehiago ahuldu zuten eta epiroarrek ia erresuma osoa bereganatu zuten, Durrës inguruko eskualdea izan ezik. Angevindarrek bertan eutsi eta 1368raino mantendu ziren, Karl Thopiak eskualde bereganatu arte hain zuzen ere. 1376an Nafarroako konpainiak Durrës hartu zuen baina hurrengo urtean Luis Nafarroakoa hil eta konpainia Petri IV.a Aragoikoaren esanetara bukatu zen.[2] 1392an Karlen semea zen Gjergj Thopiak hiria Veneziako Errepublikari eman zion.
Agintariak
aldatuAlbaniako erregeak
aldatu- Karlos I.a 1272–1285
- Karlos II.a 1285–1294
Albaniako Erresumako jaunak
aldatuDurazzoko dukeak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Albanieraz) Anamali, Skënder; Prifti, Kristaq. (2002). Historia e popullit shqiptar në katër vëllime. Botimet Toena ISBN 978-99927-1-622-9..
- ↑ (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3..