Alba dorrea
Alba dorrea edo Dorre Zuria (gaztelaniaz: Torre Alba) Zaragozako probintzian dagoen Torralba de Ribota herrian dagoen dorre gotortua da.
Alba dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Aragoiko udalerria | Torralba de Ribota |
Koordenatuak | 41°24′56″N 1°41′00″W / 41.415611°N 1.683435°W |
Ondarea | |
Historia
aldatuHistorikoki Torralba de Ribota herriak nahiz eta gaztelua ez izan, defentsarako sistema izan zuen. Sistema horreta harresiak eta dorre hau zuen; San Félix Martir eliza ere gotortua da. Ziur aski dorrea Bi Petrien Gerra garaian altxatu zen.[1]
Deskribapena
aldatuHarlanduzko dorrea da, oinplano angeluzuzenekoa, oinarrian zazpi metro eta erdi eta bost metro eta erdi dituena eta hamabost bat metroko altuera duena. Bere hormetan gezileihoak ditu eta, horietako bat, su-armetarako orbe batekin. Almenaz errematatua zegoen, baina gaur egun bi isurkiko teilatuz estalita dago. Harresiaren abioa eta egituran zehar erdi-puntuko arkuak dituzten baoak ikus daitezke.[2]
Katalogazioa
aldatuAlba dorrea Kultura Intereseko Ondasuntzat hartzen diren gazteluen artean dago, Aragoiko Kultura Ondareari buruzko martxoaren 10eko 3/1999 Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Zerrenda hori 2006ko maiatzaren 22ko Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.castillosnet.org/fortificacion.php?r=Z-CAS-087
- ↑ https://web.archive.org/web/20170818174149/http://www.castillosenaragon.es/Archivos/Descargas/Fichas%20castillos/ZARAGOZA/Calatayud/CC.%2039.%20FICHA%20TORRALBA%20DE%20RIBOTA%20torre.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20200802121851/http://benasque.aragob.es:443/cgi-bin/EBOA/BRSCGI?CMD=VERDOC&BASE=BOLE&PIECE=BOLE&DOCS=1-84&DOCR=45&SEC=BUSQUEDA_FECHA&RNG=200&SEPARADOR=&SECC-C=&PUBL-C=&PUBL=20060522&%40PUBL-E=
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Dorrea castillos.net webgunean.