San Felix eliza (Torralda de Ribota)
San Félix Martir eliza Zaragozako probintzian dagoen Torralba de Ribota herrian dagoen XV. mendeko eraikin katoliko gotortua da. Mudejar estilokoa da.
San Felix eliza (Torralda de Ribota) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Aragoiko udalerria | Torralba de Ribota |
Koordenatuak | 41°24′58″N 1°40′59″W / 41.416234°N 1.683048°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Tarazonako elizbarrutia |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001047 |
Historia aldatu
Tenplua 1367 eta 1420 urteen artean eraiki zen eta islamiar trazakoa da burualdean eta gotiko berantiarrekoa oinaldean. Arkitektura, Mahoma Ramiri egotzi zaio, Benedikto XIII.a aita santuaren arkitektorik gogokoena izan zena.[1]
Ezaugarriak aldatu
Aragoiko eliza denfentsiboaren adibide tipikoa da tenplua. Kanpoaldean, ertzetako frisoak eta lazeria-oihalak dira nagusi. Mendebaldeko fatxadan arrosa-leiho kalatu bat dago; ate nagusiak, berriz, arku zorrotza du.
Tenplua habearte bakarrekoa da, bi sekziotan banatuta dago eta bi alboetan bi dorre eta gurutze-ganga sinplez banatuta daude. Kaperak bi aldeetan daude, kanoi zorrotzez estalitako kontrahormen artean. Kaperetan erretaula barrokoak, errenazentistak eta geroagokoak daude. Presbiterioa zuzena da eta hiru kapera karratu ditu. Erdikoan inskripzio bat irakur daiteke, igeltsuzko gainazalaren gainean puntzoia duena: «Esan: Ez dago Jainkorik Allah baino gehiago». Dorreek oinplano karratua dute, baina barraskilozko eskailerak, barrualdean, zilindrikoak dira, XV. mendeko bigarren hamarkadako egitura ohikoa.[2]
Barruko dekorazio koloretsua mantentzen da oraindik: gorriak, beltzak, urdinak eta berdeak, arkuak, adreiluak eta lazeriak itxuratzen dituztenak.
Iruditegia aldatu
-
Fatxada nagusia.
-
Aldare nagusia.
-
Barruko ikuspegi orokorra.
-
Elizaren atzealdea.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz):aragonmudejar.com webguneko fitxa.