Alawi

Alauismo» orritik birbideratua)

Alawiak (arabieraz: علوية‎, ʿAlawīyyah) erlijio talde musulman xiita bat da, batik bat Sirian kokatua (Siriako biztanleen % 12 dira), IX. mendean Basorako Ibn Nusairrek sortua.[1] Gutxiengo nabarmena dira Turkian eta Libanoko iparraldean ere. Haien lege-eskola Jafar al-Sadiqek sortu zuen. Islamaren bost euskarriak onartzen dituzte, eta xiita gehienak bezala hamabitarrak dira, hots, Mahomaren ondorengo espiritual eta politikotzat hamabi imam hauek onartzen dituzte: Ali, Hasan, Hussein, Ali ibn Husayn, Muhammad al-Baqir, Jafar al-Sadiq, Musa al-Kadhim, Ali al-Ridha, Muhammad al-Jawad, Ali al-Hadi, Hasan al-Askari eta Muhammad al-Mahdi.

Gizon alawi bat Latakian, XX. mendearen hasieran

Erreferentziak aldatu

  1. «alauitar» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.