Sheryl J. Brown Washington Hirian dagoen AEBetako Bakerako Institutuko Diplomazia Birtuala arloko zuzendaria. Nazioarteko gatazken azterketan aditua, 2010eko martxoan Euskal Herrian bizi den gatazka politikorako irtenbide baketsua lortu nahian publiko egin zen Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean dago.

Sheryl Brown
Bizitza
Jarduerak

Biografia

aldatu

Bi urte Parisko American Universityn ikasi eta gero 1970ean graduatu zen Kaliforniako Unibertsitatean Literatura ingelesean. Texasko Southern Methodist Universityn (Arte Liberaletan) eta Dallasko Unibertsitatean (Literaturan) segitu zituen ikasketak. Unibertsitate berean doktorego bikoitza erdietsi zuen Filosofia Politikoan eta Mendebaldeko Literaturan 1985ean; titulua lortzeko Montesquieuri buruzko Introduction to Montesquieu: A First Reading of Essay on Causes That Can Affect the Spirits and Characters lana defendatu zuen.

1984tik 1987ra AEBetako Hezkuntza Saileko Bigarren Hezkuntzaren ostekoaz aholkulari ibili zen. 1991tik 2005era Washingtoneko Georgetown Unibertsitatean Greziako historia, Herodoto, Tuzidides eta Xenofontez irakasle aritu zen.

1995ean hasi zen United States Institute of Peace (USIP) AEBetako Bake Institutuan garatu duen lana; 2002 arte lau departamendutako arduradun angusia izan zen, haien artean komunikazioa eta diplomazia birtuala daude. 2000 eta 2005 artean USIPeko Virtual Diplomacy Publication Series (VDS; 1-18 zenbakiak) argitalpenaren eta zenbait konferentzia antolatzearen ardura izan zuen. 2002tik 2006ra USIPeko Informazio burua izan zen.

Familiaren alorrean bi semeren (Darcy, Austen) ama da; ibilbide akademikoaz gain kirolean ere nabarmendu da: triatleta olinpikoa izan zen 2001etik 2005era.

Euskal Herriaz

aldatu

2010ean Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean egon baino lehen, bera kide den Bakerako Institutuan Elkarriko Gorka Espiau lanean ibili zen eta lan bat argitaratu zioten[1]; beste aldetik, 2006an aipatu institutuak Juan José Ibarretxe gonbidatu zuen eta bertan hitzaldia eman zuen[2].

Argitalpenak

aldatu

Browni argitaratu zaizkionen artean erreferentzia hauek daude:

  • Making Peace Among Arabs and Israelis: Lessons from Fifty Years of Negotiating Experience; Samuel W. Lewis eta Kenneth W. Steinekin batera; USIP Press, 1991.
  • Resolving Third World Conflict: Challenges for a New Era; Kimber Schraubekin batera, USIP Press, 1992.
  • The Diffusion of Diplomacy, The Magazine on Information Impacts aldizkarian, Margarita Studemeisterrekin, 2001.
  • Virtual Diplomacy: Rethinking Foreign Policy Practice in the Information Age, Information & Security aldizkarian, Margarita Studemeisterrekin, 7 liburukia, 2001.
  • Creating a Common Communications Culture: Interoperability in Crisis Management, Richard Solomonekin, USIP Virtual Diplomacy Series, 2004.
  • Arab Media: Tools of the Government, Tools for the People?, Virtual Diplomacy Series, 18. liburukia, U. S. Institute of Peace, 2005.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Ingelesez) Brown Yorktowneko Unibertsitateko webgunean.
  • (Ingelesez) Soslaia.