Al Wakrah
Al Wakrah (arabieraz: الوكرة) Qatarko hiria da, izen bereko udalerriko hiriburua dena. Persiar golkoko kostaldean kokaturik, herrialdeko bigarren hiririk populatuena eta hirugarren handiena da.
Al Wakrah بلدية الوكرة | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Municipality of Qatar | Al Wakrah (udalerria) |
Izen ofiziala | بلدية الوكرة |
Jatorrizko izena | بلدية الوكرة |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°11′N 51°37′E / 25.18°N 51.61°E |
Azalera | 75,8 km² |
Altuera | 9 m |
Demografia | |
Biztanleria | 87.970 (2015) |
Dentsitatea | 1.161 bizt/km² |
Historia
aldatuEbidentzia arkeologiko ugarien ondorioz, Al Wakrah Qatarreko lehen hirigunea izan zela baieztatu zuten.[1] Hiria perla-ekoizle ospetsua izan zen historikoki.[2] 1783tik 1868ra bitartean, Qatarreko matxinada, Bahrain-Abu Dabi aliantzaren menderatzearen aurka, garai hartan, Al Wakrah hiri gaztea bonbardatu eta suntsitu zuen aliantzaren armadak, desagertarazi arte.[3]
Otomandar Inperioaren garaian, agintariek hiria berreraiki zuten, zaintza postu bezala erabilia izateko, tokiko biztanleriaren eta otomandar armadako tropen arteko etengabeko marruskadurak, arabiar penintsula anexionatzeko asmoa zuten britainiar espediziokideen pixkanakako sarrera bultzatuz.[4][5][6]
Otomandar Inperioaren zatiketaren ondoren, Arabiar penintsulako britainiar okupazio gobernuak Afrikatik zetozen esklaboak Al Wakrah portuaren bidez lekualdatu zituen. Bertatik, mila eta bi mila esklabo artean sartu zituzten Ekialde Hurbilean.[7][8]
Qatarren independentziak Europa eta Ipar Amerikako merkatuetara perlak esportatzeko portu gisa kokatzea ahalbidetu zion hiriari.[9][10]
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Al Wakrah) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 23 | 27 | 32 | 38 | 41 | 42 | 41 | 39 | 35 | 30 | 24 | 32.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13 | 14 | 17 | 21 | 25 | 28 | 29 | 29 | 27 | 23 | 20 | 15 | 21.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 12.7 | 17.8 | 15.2 | 7.6 | 2.5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2.5 | 12.7 | 71 |
Iturria: weather.com[11] |
Herri eta hiri senidetuak
aldatu- Ramsar (Mazandaran) (Iran) (2010)
- Djougou (Benin) (2014)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jaidah, Ibrahim; Bourennane, Malika (2010). The History of Qatari Architecture 1800-1950. Skira. p. 28. ISBN 978-8861307933.
- ↑ Oman, UAE & Arabian Peninsula.
- ↑ A collection of treaties, engagements and sanads relating to India and neighbouring countries [... Vol XI containing the treaties, & c., relating to Aden and the south western coast of Arabia, the Arab principalities in the Persian Gulf, Muscat (Oman), Baluchistan and the North-West Frontier Province' [113v] (235/822).]
- ↑ 'File 19/243 IV Zubarah' [8r (15/322).]
- ↑ Kurşun, Zekeriya (2002). The Ottomans in Qatar : a history of Anglo-Ottoman conflicts in the Persian Gulf. Istanbul : Isis Press. p. 16. ISBN 9789754282139.
- ↑ 'Gazetteer of the Persian Gulf. Vol I. Historical. Part IA & IB. J G Lorimer. 1915' [831 (986/1782).]
- ↑ The Persian Gulf Pilot: Comprising the Persian Gulf, Gulf of Omán; and Makran Coast.
- ↑ 'Administration Reports 1905-1910' [147r (298/616).]
- ↑ 'Administration Reports 1905-1910' [201r (406/616).]
- ↑ 'PERSIAN GULF AND GULF OF OMAN. RESOURCES AND COAST DEFENCES.' [18 (24/114).]
- ↑ (Ingelesez) «Al Wakrah, Qatar Weather» The Weather Channel.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |