Al Arabiya (arabieraz: العربية‎, al-ʿArabiyyah edo al-ʻArabīyah, euskaraz "arabiarra" esan nahi duena) arabieraz igortzen den satelite bidezko telebista-etxea da. 2003. urtean sortu zuen Saudi Arabiako errege familiak, hala ere, egoitza Dubain du. Arabiar munduko telebista igorle nagusienetariko bat da.

Al Arabiya
Al Arabiya
Jabea  Saudi Arabia
Hasiera data 2003
Egoitza Dubai
alarabiya.net/

Abdulrahman al Rashed zuzendaria du eta berri-emailea da.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.