Aki Olavi Kaurismäki (Orimattila, Finlandia, 1957 -) finlandiar zinema-zuzendaria da.

Aki Kaurismäki

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAki Olavi Kaurismäki
JaiotzaOrimattila1957ko apirilaren 4a (67 urte)
Herrialdea Finlandia
Familia
Ezkontidea(k)Paula Oinonen
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Tampere (en) Itzuli : informazio-zientziak
Hizkuntzakfinlandiera
suediera
portugesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film-muntatzailea, aktorea, zinema ekoizlea, antzerki zuzendaria, zinema gidoilaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
InfluentziakJean-Pierre Melville

IMDB: nm0442454 Allocine: 1358 Allmovie: p96912 TCM: 1088297
Musicbrainz: 9e493bcc-3896-481f-9a3c-9dc43703f9c7 Discogs: 1037610 Allmusic: mn0002175265 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zinema-zuzendari izateaz gainera, aktore, ekoizle eta gidoigile ere bada.

Frantziako Nouvelle vague joeraren mireslea da. Anaia Mikarekin batera, laurogeiko hamarkadan Finlandian egin den zinematografia mundu osoan erakutsi du. Oso film ankerrak eta gogorrak egiten ditu, eta kritika onak jasotzen ditu gehienetan zinema-jaialdietan.

Finlandiaren gainbeherari buruzko hiru filmeko sorta bat egin du: Itzalak paradisuan (1986), Ariel (1988) eta Pospolo-lantegiko neskatila (1990). Komediak ere egin ditu Leningrad cowboys rock taldeko musikariak protagonista direla. Munduko musika-talderik okerrena izan arren, oso umore fina dute, eta horrek Estatu Batuetako musika-giroko ateak ireki dizkie.

Beste film batzuk: Soldatapeko hiltzailea kontratatu dut (1991), Bohemia bizitza (1992), Hodei iragankorrak (1996), Juha (1999), Iraganik gabeko gizona (2002), Argiak ilunabarrean (2006), Le Havre (2011).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aki Kaurismäki