Aizgoyen etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Aizgoyen Etxea Getxo udalerriko Neguri auzoko Atxekolandetako 9 garren zenbakian kokatuta dago.

Aizgoyen etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′23″N 3°00′42″W / 43.339703°N 3.01161°W / 43.339703; -3.01161
Map
Arkitektura
EstiloaEuskal estiloko arkitektura
Ondarea
EJren ondarea79

Manuel María Smith arkitektoak neoeuskaldun estiloan egindako tamaina handiko lehen eraikina da. Ziur asko, bere lanik ezagunenetako bat da. Emilio Ybarra y de la Revilla enpresaburu eta Bilboko El Pueblo Vasco egunkariaren sortzaileetako bat izandadoak eskatu zion egiteko 1909an, eta familia horrena izan zen 1942. urtera arte.

Eraikinaren kokaleku topografikoa bikaina da, Arriluze erlaitzean, eta aurrealdean eustorma bat du eta inguruan Bizkaiko zenbait etxe handi eta dotore.

Eraikina aldatu

Egoitza exentu bat da, oin angeluzuzena du, eta bi isurkiko estalki bat; estalkiak hegal handiak eta irudi geometrikoekin tailatutako harburuak ditu. Altxaeran behe-sotoa, beheko solairua, lehenengo solairua, bigarrena eta teilatupeko solairua. Hormak harri-horman eta adreiluz eta zuraz egindako fikziozko bilbadura batean landu dira. Harri-horma behe-sotoan, baoen inguruan eta portalean ikus daiteke eta gainontzeko hormetan luzituta dago. Zurezko bilbadura bigarren altuera batean eta frontoian dago eta eskema horizontal, bertikal eta zehiarrekin erretikula bat osatzen du. Baoak bakunak eta angeluzuzenak dira. Fatxada nagusian suebaki apaingarriak daude, erlaitz lobulatuekin. Bertako pinturen aberastasuna azpimarratu behar da; zurezko bilbaduretan, eustormetan eta Abraren malkarraren gaineko barandetan jartzen den urdin-kolorearekin lortzen da aberastasun hori. Eraikinean lorategi garrantzitsu bat dago. Horrez gain kapera bat ere badago, bai eta pergolak eta glorietak.[1]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

 

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

 

Kanpo estekak aldatu