Aiurdingo tunelaren gertaera

Aiurdingo tunelaren gertaera 1984. urtearen inguruan Arabako Aiurdingo mendatean, Gasteizetik hamalu kilometrotan, gertatutako agerpen misteriotsu baten inguruko gorabehera da. Antza denez, urte horretan eta tunel barruan Ertzaintzaren patruila batek, arazo bat izan zuen automobil bat laguntzera zihoanean, itzal harrigarri batekin topo egin zuen. Gertaerak hedabideetan zabalkunde handia izan zuen batez ere testiguen artean EAEko poliziaren goi kargu bat zegoelako.

Aiurdin mendatea Zigoitia aldetik.

Historia aldatu

Kasu honen elementu harrigarriena testiguen izaera da zeren eta antzeko gertaerak hiri kondairetan eta herri-kondairetan ezagunak baitira. Jose Miguel Ahedok, gaur egun erretreta hartuta dagoena eta 1984ean Ertzaintzaren patruilen burua zena, horrela azaldu zuen gertatutakoa: "negu betean, arazo baten deia jaso eta Aiurdingo tuneletara joan ginen. Tunelean sartzen gara eta irteeran gauza beltz bat ikusten dugu. Argiak jartzen ditugu eta lurreraino ailegatzen den kapa antzeko zerbait ikusten dugu. Ez dugu ezer fisikorik ikusten eta nahasiak gelditzen gara". Geroago esan zuen ere "ahaztu ezinezko gertaera izan zen".[1] Ahedoren arabera, itzalak bi metroko luzera zuen, besoak irekita zituen eta poliziek ikusteko hamabost minutu inguruko aukera izan zuten. Azkenik, polizia, pistola eskuan, automobiletik atera zenean itzala desagertu omen zen.

Istripua izan zuen bikoteak ere itzala ikusi zuen eta horregatik, hain zuzen, izan zuten arazoa, irudia ikusterakoan bolante kolpe bat eman behar izan zutelako autobidearen erdibitzailean sartzen.

Jose Miguel Ahedoren arabera, itzala bertan desagertu zen. Ondoren, ingurua behatu zuen baina dena normal omen zegoen: autobidearen hesia ondo zegoen eta tokiak ez zituen ezkutatzeko aukera handiak eskaintzen. Tunela, bestetik, laburra da.

Iker Jiménezen saioa aldatu

Iker Jiménez telebistako kazetariak, hogeita hamar urte geroago, Cuatro telebistako katearen Cuarto Milenio saioan kasua azaldu zuen eta, ondorioz, Euskal Herriko prentsan zabalkunde handia izan zuen. Dena dela, gertaeren lehenengo informazioak Enrike Etxazaharra parapsikologia gaietaz ikerlariak zabaldu zituen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu