Aiurdingo mendatea
Aiurdingo mendatea Arabako iparmendebaldean dago, bi herrien arteko muga izanik, Zuia eta Zigoitia.[1]
Aiurdingo mendatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 680 m |
Mota | mendate |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′51″N 2°47′17″W / 42.9474°N 2.7881°W |
Kokapena
aldatuBere hasiera Murgian dago, Zuia udalaren buruan, eta Zigoitiako Zaitegin bukatzen da. Mendatearen luzera nagusia, hain zuzen, Murgia aldean dago eta herri horretan ere malda handienak aurki daitezke.
Aiurdingo tunela
aldatuAiurdingo mendatearen beheko partean "Aiurdingo tunela" dago; Altubeko autobia bertatik igarotzen da. Tunel hau bertan izandako gertaera paranormal batzuen ondorioz oso ezaguna egin da. Antza denez bertan zenbait momentutan itzal beltz luzea ikusi izan da. Fenomeno hori ez da berria eta toki askotan aipatua izan da. Dena dela, kasu honetan gertaeren testiguak Ertzaintzaren patruila bat izan zen eta horrek oihartzun berezia eman zion. Gertaera 1984an eman zen.[2]