Aitziber Olaizola

bolaria

Aitziber Olaizola Arakistain (Elgoibar, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 2a) euskal bolaria da, Euskal Herriko txapelduna Hiru Txirlo modalitatean.[1]

Aitziber Olaizola

Bizitza
JaiotzaElgoibar1974ko urriaren 2a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Bizitza aldatu

Ogibidez Haurreskolako langilea den emakume hau, 2000. urterako baziharduen bolo-jokoan eta 2001a geroztik federatua ere badago. Boloetan senarraren eskutik hasi zen, ikusle bezala lehenengo eta parte-hartzen gero.

Aditua den jokoa, erreskadan jarritako hiru txirlo edo bolo jotean datza, bi kiloko egurrezko bola bat jaurtiz. Bolatoki batzuk lauagoak dira eta aldapatsuagoak besteak; botatzeko orduan teknika behar du bolariak eta, segun ze ezaugarri dituen lekuak, indar gehiago edo gutxiago erabili beharko du. Aitziber bolatoki batzuetan gusturago aritzen da beste batzuetan baino eta baserri edota auzoetako ermiten inguruetan kokatuta daudenez, bere egunerokotasunean ez du entrenatzeko aukerarik izaten. Dena den, ez die ihes egiten uzten auzoetako jaietan zein larunbat arratsalde askotan antolatzen diren txapelketei.[1]

Elgoibarko San Migel taldearekin aritzen da eta bere jardunean hainbat txapel irabazitakoa da, bikoteka, taldeka zein bakarka.[2] Bolatoki batzuetan emakumezkoak gizonen pare aritu ahal direla sinistuta, 2021eko azaroaren 13an Azpeitian jokatutako 31. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan parte hartu eta irabazi zuen, taldekide guztien aurretik eta denen pozerako.[3] Sari hori eskuratutako lehen emakumea izan zen, hiru botalditan hiru txirloak jo ostean.[1]

Ilusioz beteko luke jaioterrian bolakokia izateak, jendeak kirol horren berri gehiago izateko.[1]

Sariak aldatu

  • 2021ean Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Saria jaso zuen, bertako Udalak herriko 20 klub eta kirolari desberdinei banatu ziena urte guztian egindako lana goraipatu eta eskertze asmoz[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d barren.eus. «Aitziber Olaizola: “Bolatan emakumeok irabazteko aukera bera dugu gizon gehiago ibili arre» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Aitziber Olaizola fue la mejor en el bolatoki soraluzetarra de San Andrés» El Diario Vasco 2021-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  3. «barren.eus - Kirolak» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  4. «Arrakastaz ospatu da Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien Gala - Elgoibarko Udala» www.elgoibar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).

Kanpo estekak aldatu