Aitziber Irigoras

politikari bizkaitarra

Aitziber Irigoras Alberdi (Durango, 1973ko irailaren 9a) bizkaitar legelari eta politikaria da.

Aitziber Irigoras
Aitziber Irigoras Anboto 2015.jpg
Durangoko alkatea

2008ko maiatzaren 8a - 2019ko ekainaren 15a
Bizitza
Izen osoa Aitziber Irigoras Alberdi
Jaiotza Durango1973ko irailaren 9a (46 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, unibertsitateko irakaslea eta legelaria
Lantokia(k) Durango
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Deustuko Unibertsitatean zuzendaritza ikasi ondoren, irakaslea moduan aritu zen.

2008an Juan Jose Ziarrusta alkatea hil eta gero, Durangoko alkate bilakatu zen. Geroago 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Aitziber Irigoras hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen.

2015eko hauteskundeen ondoren, berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker.[1]

2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.