Ireki menu nagusia

Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 1978ko martxoaren 26a -) euskal herritar futbol entrenatzailea da.

Aitor Zulaika
Bizitza
Jaiotza Azpeitia1978ko martxoaren  26a (41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

IbilbideaAldatu

Lagun Onak taldeari estu lotuta egon da Zulaika. Zazpi denboralditan entrenatu zuen Lagun Onak-eko lehen taldea. Gero, kirol zuzendari izatera pasa zen, eta 2011-2012 denboraldian Sestao Riverren aritu zen bigarren entrenatzaile lanetan, Jose Luis Riveraren gidaritzapean. 2012-2013 denboraldian berriz ere Lagun Onakera itzuli zen, kirol zuzendari moduan aritzeko.

2013-2014 denboraldian Sestao Riverren lehen entrenatzailea izan zen. Bizkaitarrekin bigarren B mailako II. taldeko txapelduna izan zen. Play-offetan bigarren mailara igotzea ez zuen lortu.

2014an Real Unioneko entrenatzaile berria bilakatu zen. Irundarrekin Espainiako Futbol Federazioaren Kopa irabazi zuen 2015ean eta igoera play-offetarako sailkatu zen. Bigarren mailara igotzea ez zuten lortu.

2016an, Sanseko teknikoen taldera gehituko zen, Imanol Alguacilen laguntzaile bezala.[1]

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu