Aintza edo loria (latinezko gloriatik, "ospea"), baita ere jainkozko aintza edo jainkozko loria, judaismoaren eta kristautasunaren kontzeptu teologikoa da, Jainkoaren presentzia adierazten duena. Zeruaren kontzeptuaren sinonimo ere bada kristautasunean, zeruan Jainkoaren presentziarekin bat egiten baitute salbazioa aurkitu duten arimek.

La Gloria, Tizianoren margolana, jainkozko aintzaren irudikapen bat.

Gloria latinezko Biblietako hitz arruntenetako bat da, Elizen Arteko Biblian euskaraz aintza gisa emana[1], neologismoa den arren[2]. Itun Zaharrean hebreerazko hainbat hitz itzultzeko erabiltzen da, adibidez hod [3] (הוד) eta kabod [4] (כבד KBD); eta Testamentu Berrian doxa (δόξα) hitz grekoa itzultzeko. Kabod hitzak hebreeraz jatorriz " pisua " edo " grabitatea " esan nahi zuen. Hitz bera erabiltzen da " garrantzia ", " ohorea " eta " maiestate " adierazteko. Hebrear Bibliako bertsio greziarrek (Septuaginta) kontzeptu hau doxa hitzarekin itzuli zuten. [5]

Aintza eta Loria biak dira euskarazko emakumezko ponte-izenak, Gloria hedatuaren parekideak, baina 20. eta 21. mendeetako aldaera ezagunena Aintzane da.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «aintza - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  2. «EODA - Recherche - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  3. Kaplan, aipatua hemen: en:Hod (Kabbalah)
  4. Botterweck, aipatua hemen: en:K-B-D
  5. "Brilliant celebrity with praise". The Catholic Encyclopedia, "Glory"

Kanpo estekak

aldatu