Ainhoa Azurmendi Etxegaray

Kirolari ohia, ikertzailea

Ainhoa Azurmendi Etxegaray (Hernani, Gipuzkoa, 1978) kirolari ohia, kirol ahulkularia eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da.[1]

Ainhoa Azurmendi Etxegaray

Bizitza
JaiotzaHernani, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktorea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

LinkedIn: ainhoa-azurmendi-echegaray-a399b6109 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Formakuntza aldatu

Psikologian Lizentziatua (2001), Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra (2003), Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Psikologian Unibertsitate Aditua (2006), eta Psikologian Doktorea (2016). Espainiako Psikologiaren Batzorde Orokorreko Kirolaren Psikologian Aditu-akreditazioa eskuratu zuen 2018an.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Psikologia Fakultatean irakasle da eta kirolaren psikologia irakasgaia ematen du. Irakasle lana kirol aholkularitzarekin uztartzen du Avento enpresan, non 2005etik lan egiten duen.[2]

Kirolean genero ikuspegia txertatzen aditua da, eta arlo honekin zer ikusia duten proiektuak egin ditu toki, lurralde, autonomía, estatu eta nazioarte mailako erakunde publikoentzat. 2001tik Europako Kontseiluarekin lankidetzan aritu da kirolean emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programen diseinuan; 2008 eta 2017 artean psikologia irakasgaia eman zuen hainbat kirol federazioetako teknikariei eskaintzen zaizkien ikastaroetan. Egun, kirol elkarte eta federazioei aholkularitza psikologikoa eskaintzen die gai ezberdinetan, hala nola: lidergoa eta talde kohesioa; motibazioa; gatazken konponketa; sexu jazarpena eta gehikeria kirolean; etab.[2][3]

Argitalpenak aldatu

Aldizkariak aldatu

  • Medidas de apoyo para las deportistas de alto nivel. Emakunde,  0214-8781, zenb.. 83, 2012, or. 1
  • La práctica deportiva de las mujeres y hombres como ámbito de intervención de las Instituciones Públicas Vascas. Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política,  0214-7912, zenb. 41, 2005,or.. 159-174 [4]

Liburuak aldatu

  • Guía para incorporar la Igualdad en la gestión de las Federaciones deportivas. Silvia Ferro López, eta Gorka Leunda Azurmendirekin elkarlanean. Ministerio de Educación Cultura y Deporte, Subdirección General de Documentación y Publicaciones, 2012.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «AINHOA AZURMENDI ECHEGARAY - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. a b c «Psikologiako Gradua - Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  3. Ainhoa Azurmendi Echegaray – III CONGRESO MUJERES Y DEPORTE 2023. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  4. a b «Ainhoa Azurmendi Echegaray» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).

Kanpo estekak aldatu