Aiete-Morlans igogailua

funikular erako igogailu urbano publikoa

Aiete-Morlans igogailua Donostian dagoen funikular erako igogailu urbano publiko eta doakoa da. 2019ko maiatzean inauguratu zen, Morlans (behetik) eta Aiete (goitik) auzoak batuz.

Aiete-Morlans igogailua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′29″N 1°59′20″W / 43.30795759°N 1.98897064°W / 43.30795759; -1.98897064
Map
Inaugurazioa2019ko maiatzaren 10a
Dimentsioak143 (luzera) m

Ezaugarriak

aldatu

Izostegiko biaduktuak batzen dituen puntu berak elkartzen ditu igogailuak. Biaduktuak badu oinezkoentzako espaloirik, baina pendiz handia dauka, eta oinezko eta txirrinduzaleentzat aurrerapen handia da Donostiako auzo hauek (goian Aiete eta behean Morlans eta Amara Berria) lotzeko orduan. Behealdean, Lugaritz-Morlans bidegorriko tunelaren muturretako bat dago.

2017an hasi ziren lanak, eta bederatzi hilabeteko epea izan arren, bi urte luzatu ziren, ia 1.5 milioi euroko aurrekontua janez. 143 metro 70 segundotan egiten ditu igogailuak, %26ko pendiza du eta 25 pertsona eraman ditzake (bizikletak sartzea ere baimendua dago)[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Bi urteren ondoren, Aiete eta Morlans lotuta daude» Irutxuloko Hitza 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).

Kanpo estekak

aldatu