Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela
Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen tunel bat da. Bertatik Ibaeta eta Bera-Bera auzunea eta Morlans auzoa elkarlotzen dituen bidegorria igarotzen da. Antzinako Euskotrenen burdinbidearen ibilbide zatia da, 2005 arte erabili zena. 2009ko abuztuaren hasieran ireki zen bidegorri gisa.
Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W |
Arkitektura | |
Gauez itxita egoten da, eta debekatua da motor eta oinezkoentzako pasabide gisa.
Tunelaren mutur bat Lugarizko geltokiaren inguruan dago (43°18′09.13″N 1°59′57.39″W / 43.3025361°N 1.9992750°W), eta bestea Morlanseko biaduktuaren pean (43°18′29.25″N 1°59′16.82″W / 43.3081250°N 1.9880056°W).
2017ko ekainetik urtebetez itxita egon zen tunela Aiete-Morlans igogailuaren obrak egiten aritu zirelako[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 2017.06.19an, Morlansko tuneleko bidegorria itxiko da. (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).