Ahmesen papiroa

Ahmesen Papiroa» orritik birbideratua)

Ahmesen papiroa, sei metroko luzera eta 33 zentimetroko zabalera duen papiro batean idatzitako dokumentu bat da. Kontserbazio egoera onean dago. Idazkera hieratikoan idatzia dago, eta, bere edukiak, matematikarekin du zerikusia. Rhind matematika-papiroa bezala ere ezagutzen da. Bere edukia, K.a. 2000 eta K.a. 1800 bitartean datatua dago.

Ahmesen papiroa
Jatorria
Argitaratze-dataK.a. XVI. mendea
Honen izena daramaAlexander Henry Rhind (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)Papiroa
HizkuntzaEgiptoera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
BildumaBritish Library
Argumentu nagusiamatematika
Papiroaren xehetasuna

Ahmes izeneko eskribak idatzi zuen, K.a. 1650 inguruan, berrehun urte lehenagoko idazkietatik abiatuta, Ahmesek berak, testuaren hasieran aldarrikatzen duen bezala, baina ezinezkoa da papiroaren ze zati diren aurreko testu hauei dagozkienak jakitea.

XIX. mendean aurkitu zen, Luxorreko eraikin baten hondakinen artean, eta Henry Rhindek erosi zuen 1858an. 1865etik, Londresko British Museumean zaintzen da, gaur egun, erakutsia ez dagoen arren (EA 10057-8).

Oinarrizko kontu aritmetikoak, frakzioak, area eta bolumen kalkuluak, progresioak, banaketa proportzionalak, hiruko erregela, ekuazio linealak eta oinarrizko trigonometria dituen 87 problema matematikoek osatzen dute agiria.

Bertan, frakzioen tratamendua ikus daiteke. Ez dira frakzioak bere osotasunean kontuan hartzen, soilik bateratzaileak (zenbaki naturalen alderantzizkoak: 1/n), zenbakiaren gainean jarritako zeinu obal batekin irudikatzen direnak (R hieroglifoa); 2/3 frakzioa, zeinu berezi batekin irudikatzen da, eta, kasuren batzuetan, n/n+1 motako frakzioak.

Nagusiki, 1/2ren zatitzaileak ziren frakzio bateratzaileak erabiltzen saiatzen ziren.

2/n deskonposaketa taulak daude, non n = 1etik 101 arte izan daitekeen, honako kasu honetan bezala:

2/5 = 1/3 + 1/15 edo 2/7 = 1/4 + 1/28.

Ez da ezagutzen zergatik ez zuten 2/n = 1/n + 1/n erabiltzen.

Sistema eranskari bat erabiliz, idazketa, 1 + 1/2 + 1/4 da. Funtsezko eragiketa, batuketa da, eta biderketa eta zatiketak "bikoizte" edo "erditze" bidez egiten ziren. Honela, 69 x 19 = 69 x (16 + 2 +1), non 16k lau bikoizte irudikatzen dituen eta 2k bakarra.

Kanpo estekak aldatu