Agustin Mujika
Agustin Mujika Iartza[1] (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 16a) irakasle-monitorea, sortzailea, pailazoa, animatzailea, bentrilokuoa eta euskaltzalea da.
Agustin Mujika | |
---|---|
Takolo eskuinaldean Pirritx eta Porrotxekin | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Agustin Mujika Yarza |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1960ko martxoaren 16a (64 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pailazoa eta aktorea |
Bizitza
aldatuBeti euskaraz lan egin du Agustin Mujikak, 1986an Barnetegiak sortu zirenetik Barnetegi ezberdinetan aritu da. Euskara 17 urterekin ikasi zuen. AEKn irakasle izan zen bi ikasturtetan. Magisteritza ikasketak burutu zituen. 1981eko otsailaren 23an Espainiako estatu-kolpea eman zenean Murtziako Cartagena herrian soldaduzkan zebilen. Gero Lasarteko Garaikoetxea eskola publikoan irakasle aritu zen 3 urtez eta ondoren Amezketako Zumadi eskolan urtebetez. Garai hauetan irakasle talde batekin Xixuko ahatea eta "Satorra irratia" ere sortu zituen. Baina bere irakaskuntzan jarduera handiena (38 urtez) Euskal Girotze Barnetegietan izan da (Euba-Zornotzan, Gaztelun, Alkizan eta Seguran). Jubilazioan irakasle-monitore-hezitzaile lanari buruz liburu bat publikatu zuen.
Sortzailea izanik, bere ideiari esker abiatu zen 1986az geroztik Lasarte-Orian egiten den eta hain ospetsua den Euskararen Maratoia.[2] Dagoeneko 10 aldiz ospatu da. Hain zuzen euskararen alde lan egiteko hasi ziren Agustin Mujika, Joxe Mari Agirretxe eta Patxi Sanz pailazo lanetan, hirurak Lasarte-Oriakoak, bata baserritarrez jantzita, eta bestea Olentzeroren rolean. 1987an ofizialki bihurtu ziren Takolo, Pirrutx eta Porrotx.[3] Gero ere, Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko Takolo pailazoa izan zen 2004an taldea utzi zuen arte. Zaldibian 2017 ere IZAN KANTUZ! ekimenaren antolatzaileetarikoa izan zen, zeinetan 26 ordu euskaraz abesten aritu baitziren.
Gaur egun Zaldibian bizi da. Geroztik, oraindik ere Takolo rolarekin pailazo agerraldiak egiten ditu, noizbehinka, 2 Zaldibian, 2014an Lazkaon (Takolo, Kuki eta Koxmo), 2017-19an Beasainen, Ordizian, Arbizun (Takolo, Pololo eta Elena Madalena) inguruko herrietan batez ere. Lasarte-Orian ere urte askotan Pirritx, Porrotx eta MariMototsekin azaldu da.
Zaldibiako mozorro-dendako bultzatzailea ere izan da. Urte askotan Zaldibiko jaietako txupinazoan "Mondeju jauna" pertsonaia izan da.
Politikan
aldatuEuskalgintzan ardurarako, 1980an Lasarte-Orian hautagaien zerenda azaldu zen. 1984an eskolako umeekin Andoaingo Leitzaran errekara kanping batera joan behar zuenean Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuen. Irakasleak eta ikasleak bere askatasuna eskatuz herriko errepidea moztu zuten. Libre atera zen, kargurik gabe.[4] Zaldibian Batasuneko zinegotzi izana, Zaldibiako Udalak herriko etakide bat seme kutun izendatu zuelako akusazioaren pean, 2007an Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 8 zinegotzirekin batera prozesatu zuen.[5] Libre atera ziren, kargurik gabe.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, hurrenez hurren Muxika eta Iartza onartu ditu deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ G. Goikoetxea: «Euskara, Lasarte-Oriako egoera: Ereindakoaren fruituak ontzen hasteko garaia», Berria, 2016-08-04.
- ↑ Maialen Unanue: «Muxu eta irrien filosofia», Berria, 2012-11-25.
- ↑ «Mujika Yarza, Agustín», Euskal Memoria.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La A. Nacional juzgará a ex concejales de Batasuna en Zaldibia (Guipúzcoa) por nombrar hijo predilecto a un etarra», Europa Press, 2007-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Absuelven a la corporación de Zaldibia por un homenaje a un etarra muerto», Diario Vasco, 2007-02-20.