Agustín Ubieto
Agustín Ubieto Arteta (Castejón, 1938ko otsaila -) [1] bereziki Erdi Aroa ikertu duen historialaria da. Nafarroan jaioa, aragoitartzat jotzen da bertan aspalditik bizi delako. Bera bezala historialaria den Antonio Ubieto Artetaren anaia eta jarraitzailea da.
Agustín Ubieto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Agustín Ubieto Arteta |
Jaiotza | Castejón, 1938 (86/87 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Ekimen zientifikoak
aldatuLan arlo batzuetan munta handiko ekarpenak egin ditu: irakaskuntza unibertsitarioa bai Gizarte Zientzietan bai didaktikan, ikerketa lanak eta hanbat libururen argitalpena.
Aragoiko Eskola Kontseiluko eta Zaragozako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Institutuko zuzendaria izan zen 1998tik 2001era[2] eta unibertsitate bereko erretoreordea ere bai.
Gizarte Zientzien Didaktika irakaslea da aipatu unibertsitatean.
Erreferentzialak izan diren ikerketa-jardunaldi batzuetako koordinatzailea izan da:
- Aragoiri buruzko ikasketen egungo egoeraren gaineko I-II-III-IV jardunaldietakoa.
- Aragoitar iturriei buruzko ikerketa zientifikoaren metodologiaren gaineko jardunaldietakoa.
Horrek guztiak castejondarra Aragoiko atzoko eta gaurko egoeraren errealitate globalaren jakitunik handienetakoa bihurtzen du; bereziki "Aragoiko muga historikoak" gaia hoberen azal dezakeenetakoa da.
Bestelako ekimenak
aldatuReal Zaragoza futbol taldeko administrazio-kontseiluko kidea eta bere adarra den Universidad de Zaragoza Real Zaragoza C taldeko presidentea izan zen.
Lan hautatuak
aldatu- 1970: ¿ Asistió Sancho el Fuerte de Navarra a la tercera cruzada ?.
- 1972: Toponimia aragonesa medieval.
- 1976: Un obituario calahorrano del siglo XV.
- 1978: Notas sobre el patrimonio calceatense en los siglos XII y XIII.
- 1980: Cofrades aragoneses y navarros de la milicia del temple (siglo XII): Aspectos socio-económicos.
- 1987: Los Mapas históricos: análisis y comentario.
- 1988: El Entorno, lo que nos rodea, como fuente histórica y materia de estudio.
- 1994: Aragón: territorio, evolución histórica y sociedad.
- 1997: Vicisitudes históricas del cenobio sijenense.
- 1998: Leyendas para una historia paralela del Aragón medieval.
- 1999: Los monasterios medievales de Aragón. Función histórica.
- 1999: El Monasterio dúplice de Sigena.
- 2001: El largo camino hacia las comarcas en Aragón: (aproximación didáctica).
- 2002: La insatisfacción permanente.
- 2005: Cómo se formó Aragón (Web bertsioa eta .pdf).
- 2007: Propuesta metodológica y didáctica para el estudio del patrimonio.
- 2007: Lecturas para comprender Aragón 2.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Biografia.
- (Gaztelaniaz) Bere lanak Dialnet webgunean, batzuk kontsultagai.