Agustín Luengo Capilla, ezagunagoa extremadurar erraldoia (gaztelaniaz: El Gigante Extremeño) ezizenarekin (Puebla de Alcocer, 1849ko abuztuaren 15a1875eko abenduaren 31) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,35 metro garai izatera heldu zen.

Agustín Luengo

Bizitza
JaiotzaPuebla de Alcocer1849ko abuztuaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1875eko abenduaren 31 (26 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Jarduerak
Jarduerakzirkuko artista

Kondaira beltz bat dago Agustin Luengo Capillaren inguruan. Berez iluna zena argi(egi) bihurtzeko ahalegin bat, eta berez iluna zenari argia emateko beste bat. Bada Extremadurako erraldoiari buruzko bertsio urardotu bat: 12 urterekin hasi zirela hura zirku eta ikuskizunetan erakusten. Alfontso XII.a Espainiako erregeak ezagutu nahi izan zuela, berarekin argazki bat atera zuela, eta bi bota erraldoi oparitu zizkiola. Halaxe egin zuela jauzi ospera. Eta Madrilera amarekin joan zela, zituen oinazeak nork arinduko, eta akromegalia nork sendatuko.[1]

Puntu horretara arte historialari ia denak datoz bat. Hortik aurrerakoetan, zalantzak: Pedro González de Velasco mediku ezagunak tratu bat egin zuela amarekin. Semea zainduko zuela agindu ziola, baldin hildakoan haren gorpua ematen bazion. Eta baiezkoa eman zutela Agustinek eta haren amak. Baina ez zuela tratuak asko iraun, tuberkulosiak jota hil zelako Luengo. Luis Ángel Sánchez Gómez Madrilgo Complutense Unibertsitateko historialariak gezurtatu egin ditu bertsio horren puntu asko, berriki argitara emandako ikerketa batean. Kontuak kontu, Agustín Luengoren hezurdura ikusgai dago Madrilgo Antropologia Museoan.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.