Agrocybe molesta Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Agrocybe molesta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe molesta
Singer, 1978

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, haragitsua, gainazala itsaskorra, gero askotan pitzatua, zuritik okre antzeko zurbilera doan kolorekoa.

Orriak: Buztin kolorekoak, gero burdin kolorekoak lila-gris koloreko tinduekin.

Hanka: 10 cm inguruko garaierarekin eta cm 1 inguruko lodierarekin, pixka bat klabiforme formarekin, okre antzeko koloreko eraztun zurixka batekin

Haragia: Zuria; usain fungikoarekin eta zapore leunarekin.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea

Nahasketa arriskua

aldatu

Agrocybe praecox, Agrocybe erebia eta Agrocybe vervacti dira espezierik antzekoenak

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazken amaieraraino. Lorategietan, zelaietan eta larreetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Israel, Errusia, Txina.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Agrocybe molesta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu