Agapanthia cardui

kakalardo espeziea

Agapanthia cardui Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1767an deskribatu zuena. Europa hegoaldean eta erdialdean hedaturik dago[1], Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Agapanthia cardui
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaAgapanthiini
GeneroaAgapanthia
Espeziea Agapanthia cardui
Linnaeus, 1767

Deskribapena

aldatu

Kakalardo txikia da, 9-12 mm neurtzen ditu[3]. Kolorez nahiko aldakorra izan daiteke, baina normalean beltza da, orban berdeak dituena eta ile finez estalita dagoena. Lerro zuri-horixka batek zeharkatzen du gorputza[3]. Gorputza bera estua eta luzea da.

Antenak oso luzeak dira, gorputza baino luzeagoak, eta 12 artikulazio dituzte. Kolorez ilunak dira baina artikulazioak argiak dira[4].

Habitata

aldatu

Ingurune lehorrak atsegin ditu[1] eta kardutaz elikatzen da, hortik cardui izena.

Bizi zikloa

aldatu

Helduak martxoa eta uztaila artean ikusten dira. Karduetan eta orburuetan ikustea ohikoa da[3]. Lorez lore egiten dute hegan eguzki betean. Kardu espezie ezberdinetan arrautzak jartzen ditu emeak eta haien zurtoinetan urtebetez garatzen dira beldarrak[1].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Longicornio de los cardos | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b c «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  4. (Katalanez) Banyarriquer dels cards – El medi natural del Bages i del Moianès. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak

aldatu