Afrika Erdiko Inperioa

Afrika Erdiko Inperioa, Afrika Erdiko Errepublikaren izena izan zen, Jean-Bédel Bokassa presidenteak, boterea estatu-kolpe batean lortu zuenak, bere burua Bokassa I.a izeneko enperadore aldarrikatu ondoren 1976an. Titulu hori 1979. urtera arte mantendu zuen, David Dacko-k, bere aurrekoak, postutik kendu eta Errepublika zaharberritu zuenean.

Afrika Erdiko Inperioa
Empire Centrafricain
1976 – 1979
Monarkia absolutua militarren diktaduraren menpean
bandera

armarria

Goiburua
«Zo À Yeke Zo»
(sango hizkuntzan: «Pertsona bat pertsona bat da»)
Geografia
HiriburuaBangi
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa (ofiziala), Sango
ErlijioaProtestantismo (ofiziala)
Katolizismoa (ofiziala)
Sunismoa (gutxienena)
Historia
Konstituzioa1976ko abenduaren 4a
Estatu-kolpea1979ko irailaren 21a
Aurrekoa
Afrika Erdiko Errepublika
Ondorengoa
Afrika Erdiko Errepublika

Historia aldatu

1976ko abenduaren 4an, MESANeko ohiz kanpoko batzarrean, Afrika Erdiko Errepublikako alderdi bakarrak, herrialdeko Konstituzio berria onartu zuen. Lege Nagusi berriak monarkia parlamentarioa ezarri zuen, paperean behintzat, eta herrialdearen izena aldatu zuen Afrika Erdiko Inperioarena jarriz.

Errepublikako biziarteko presidentea, Jean-Bédel Bokassa, enperadore aldarrikatu zuten Bokassa I.a izenarekin. Errege berriak bere errege-familia sortu zuen eta bere seme-alabei eta beste senide batzuei hainbat noblezia-titulu eman zizkien.

Urte bat geroago, 1977ko abenduaren 4an, Bokassak bere burua koratu egin zuen Bangi-ko Kirol Jauregian, aurrerantzean Koroatze Jauregia izenekoan, burututako luxuzko ekitaldian. Ekitaldiak 20 milioi dolarreko kostua izan zuen, herrialdeko urteko errentaren % 25a, eta hainbat estatu buruzagik gonbidapen jaso arren, Maurizioko, Indiako ozeanoko uhartetar Estatu txiki bateko, lehen ministroa besterik ez zen egon ekitaldian. Gainontzeko herrialdeek diplomatiko eta beste ordezkarien bidez egin zuten. Ekitaldian, Bokasak bere emazteetako bat koroatu zuen enperatriz, eta bien semeetako bat, Jean-Bédel Bokassa izenekoa ere, printze oinordeko gisa izendatu zuten.

Frantziatik babes osoa eman zioten monarka berriari. Hala eta guztiz ere, Bokassa I.aren gehiegikeriek eta 1979ko urtarrilean Bangin egindako erregimenaren aurkako manifestazioetan parte hartu zuten ikasle batzuen hilketak guztiz aldatu zuen Frantziako laguntza. Amnistia Internazionalak eta Ruandan ospatutako Afrikako Estatu eta Gobernu Buruek proposatutako kontsulta batzordeak suposatu zuen erregimenaren amaiera.

Frantziarrak, orduan, Bokassa I.arengandik urruntzen joan ziren, eta hori Libiara eta Muammar al Kadafi, haren buruzagirengana, hurbiltzen saiatu zen alfer. Ondoren, Frantziak abdikatzea egin nahi izan zuen, baina ezezkoa emanez, frantsesek plan bat abiarazi zuten (Barrakuda Operazioa) hura boteretik kentzeko. Operazio horren baitan, 1979ko irailaren 20an, frantziar tropek zuzendutako estatu-kolpeak Bokassa kedu zuen boteretik, David Dacko-ri boterea emanez, monarkia indargabetu eta Errepublika berreskuratu zuena.

Kanpo estekak aldatu