Ireki menu nagusia

Adjaria[1] —orobat Ajaria, Ajara, Adjaria, Adzharia, Adzhara eta Achara izenez ezaguna— (georgieraz: აჭარა), ofizialki Adjariako Autonomia Errepublika (აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა, Acharis Avtonomiuri Respublika) Georgiako 11 eskualdeetako bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Hegoaldean, Turkiarekin du muga.

Adjaria
აჭარა
აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა
 Georgia
Flag of Adjara.svg Coat of arms of Adjara.svg
Administrazioa
Estatua  Georgia
ISO 3166-2 GE-AJ
Hiriburua Batumi
Gobernuburua Archil Khabadze Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 41° 39′ N, 42° 00′ E / 41.65°N,42°E / 41.65; 42Koordenatuak: 41° 39′ N, 42° 00′ E / 41.65°N,42°E / 41.65; 42
AdjaraLocationinGeorgia.svg
Azalera 2,900 km²
Mugakideak Guria, Samtskhe-Javakheti, Ardahan probintzia eta Artvin probintzia
Punturik altuena Q12870477 Itzuli
Demografia
Biztanleria 376.016 bizt. (2002)
Dentsitatea 135,32 bizt/km²
www.adjara.gov.ge/

Hiriburua Batumi da. Eskualdea 6 raioni edo barrutitan banatua dago: Batumi, Keda, Kobuleti, Khelvatxauri, Shuakhevi eta Khulo.

Batumiko portua.

GeografiaAldatu

3.000 km² eta 381.500 biztanle (1991) ditu. Hiriburua Batumi izan arren, hiri nagusia: Kobuleti da.

Lurralde menditsua da, oro har; erdialdean haranak daude eta kostaldean lur apalak. Mendikateetan, aipagarriak dira Mesjetis Kedi eta Shavshettis Kedi. Ibai nagusiak Çoruh eta haren ibaiadar Acharistsqali dira. Klimari dagokionez, aldaera asko bereizten dira, lur beheretan epel hezea eta hotz lehorragoa mendialdean. Lurraldearen % 50 inguru zuhaitz koniferoz estalita dago, eta lur apaletan landare subtropikalak lantzen dira.

BiztanleakAldatu

Adjariarrak (azareli, ayareli, ajareli) georgiarren saileko taldekoak dira, baina beren erlijio eta kultura tradizio propioak dituzte. Georgieraren dialekto bat erabiltzen dute, eta gehienak erlijioz sunniak dira.

EkonomiaAldatu

Ekonomiaren oinarria nekazaritza da. Gai nagusiak tea, zitrikoak, mahatsa, banbua eta eukaliptoa dira. Abeltzaintza eta tabakogintza garrantzi handiko jarduerak dira mendialdeetan.

HistoriaAldatu

1991n Georgiak burujabetasuna eskuratu zuenez gero, Adjariak gobernu autonomoa dauka eta eskumen ugari ditu barne politikaren alorrean. 1992an izendatu zuten Georgiaren baitako errepublika autonomo.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adjaria