Aderounmu Adejumoke

nigeriar aktorea

Aderounmu Adejumoke (Abeokuta, 1984ko martxoaren 26a2024ko apirilaren 8a) nigeriar aktorea izan zen.

Aderounmu Adejumoke

Bizitza
JaiotzaAbeokuta (en) Itzuli1984ko martxoaren 26a
Herrialdea Nigeria
Lehen hizkuntzajorubera
Heriotza2024ko apirilaren 7a (40 urte)
Hezkuntza
HeziketaObafemi Awolowo University (en) Itzuli Artean graduatu : nazioarteko harremanak
CinéFabrique
Hizkuntzakingelesa
jorubera
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm9348972 Twitter: Jumokukus Instagram: adejumokeaderounmu LinkedIn: adejumoke-aderounmu-89a2214b Youtube: UCG8mY0chxoV9qiqdOlPMLmg Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ogun estatuko Abeokuta hirian jaio zen 1984ko martxoaren 26an[1][2]. Nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Obafemi Awolowo unibertsitatean, eta gero urtebeteko zerbitzu nazionalean egon zen Gombe estatuan[1]. 2017an, Frantziako Lyongo La CinéFabrique ziurtagiria lortu zuen Ford Fundazioaren diru-laguntza bat irabazi ostean[1].

2008an Arugba filmerako entzunaldi egin ostean hasi zen profesionalki antzezten[2]. 2016an ospea lortu zuen Esther antzezteagatik Jenifa's Diary telesailean[3]. Guztira, ingelesezko eta joruberazko 10 film eta telesail baino gehiagotan parte hartu zuen. 2012tik 2015era, Concert Radion lan egin zuen[4].

Ez zen inoiz ezkondu[2]. 2024ko apirilaren 8an hil zen, 40 urte zituela[5].

Sariak aldatu

  • 2016: MayaAfrica Awards 4.0 Face Of Nollywood
  • 2017: Scream Awards New Face Of Nollywood

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2008 Arrugba
Patriots
2009 The Unwritten 1&2
2013 Wings of My Dreams
Alakada 2 Jummy Adams
2014 Dazzling Mirage Yejide
2015 The Ex
2016 Jenifa's Diary Esther
2017 Industreet Kelechi
2018 Kayanmata emakume gaztea
2021 Gone
La femme Anjola

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Aderounmu Adejumoke» Manpower Nigeria (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  2. a b c (Ingelesez) Lanre-Aremu, Kemi. «My stature prevents me from getting roles — Jumoke Aderounmu» Punch 2016-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  3. (Ingelesez) «RMD, Gideon Okeke, Mike Ezurounye, Taiwo Ajai-Lycett, Others at Funmi Holders’ ‘The Grudge’ Movie Premiere» OnoBello 2016-10-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-10-31) (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  4. (Ingelesez) Awodipe, Tobi. «Consistency, hard work and talent have brought me where I am today – Adejumoke Aderounmun» The Guardian 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  5. (Ingelesez) Damilola A. «Jenifa’s Diary Actress, Adejumoke Aderounmu Is Dead» Okay.ng 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).

Kanpo estekak aldatu