Adenike Oladosu

Nigeriako klima aldaketaren kontrako ekintzailea

 

Adenike Oladosu

(2020)
fundatzaile

Bizitza
JaiotzaOgbomosho (en) Itzuli eta Abuja, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Nigeria
Lehen hizkuntzajorubera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Agriculture, Makurdi (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
jorubera
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclimate activist (en) Itzuli, ekintzaile ekologista, ekofeminista eta kazetaria
MugimenduaEkologismoa
Fridays for Futurea

Twitter: the_ecofeminist Instagram: an_ecofeminist Edit the value on Wikidata

Adenike Titilope Oladosu (Ogbomosho, Nigeria, 1994) aktibista klimatiko nigeriarra, eko-feminista eta Fridays For Future mugimenduaren hastatzailea da Nigerian.[1][2][3] Berdintasunean, segurtasunean eta Afrikako bakea finkatzen aritu da, batez ere Txad lakuan.[4]

Greenpeace Erresuma Batuak Historia Beltzaren hilerako aukeratu zuen Vanessa Nakate eta Elizabeth Wathutirekin batera, Afrikako hiru ekintzaile beltz hauek aldaketa klimatikoa ekiditeko lan egiten dute eta.

2019ko abenduan, Oladosu COP25ek Espainian egin zuen bileran izan zen, Nigeriako gazteriaren ordezkari gisa. Han, Afrikako klima aldaketa eta biztanleen bizitzan eragiten duenari buruz hitz egin zuen.[5][6][7]

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta hezkuntza aldatu

Adenike Ogbomoshon jaio zen, Oyo estatuan.[8] Hasierako hezkuntza Gwagwalada Abuya Gobernuaren Bigarren Eskolan egin zuen, eta gero, Markurdi Nekazaritza Unibertsitatean lehen mailako titulua lortu zuen nekazaritza-ekonomian.[2][8]

Aktibismo klimatikoa aldatu

Unibertsitatean hasi ondoren, aktibismo klimatikorako prestatzen hasi zen. Baserritar eta artzainak haserreturik ikusi zituen lurrak gero eta idorrago bihurtzen ari zirelako, eta inoiz uholderik izan ez zuten tokietan soroak hondatuta zeudelako. IPCCren 1,5 °C-ko berotze globalari buruzko txosten berezia irakurri ondoren, Fridays For Futuree mugimenduarekin bat egin zuen. Komunitateetan, eskoletan eta leku publikoetan hasi zen jendeari klima-krisiaz hitz egiten. Horretaz gain, zuhaitzak landatzera eta lagunak heztera bultzatu zituen.[9]

2019an, Nigeriako Amnistia Internazionalaren Kontzientzia Enbaxadorearen saria jaso zuen, eta NBEko klimari buruzko gazteriaren goi-batzarrean munduko liderrekin hitz egin zuen.[10][11]

Madrilen, Greta Thunberg-ekin batera, klima-aldaketari buruzko 2019ko konferentzian izan zen. Bertan, Nigeriako eta Afrikako mugimendu klimatikoak munduko liderren arreta erakarri zuen.[12][13]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 22 ahots, Amnistia Internazionalaren Lurraren eguna Twitter-en jarraitzeko[14]
  • Afrikako gazteen klima-zentroko 15. enbaxadorea[15]

Erreferentziak aldatu

  1. Tsanni, Abdullahi. (2019-06-11). «My fight for climate action has just begun – Adenike Oladosu» African Newspage.
  2. a b Adebote, ‘Seyifunmi. (2019-09-19). «Six Nigerian youth activists to attend UN Climate Summit» EnviroNews Nigeria -.
  3. Watts, Jonathan. (2019-09-19). 'The crisis is already here': young strikers facing climate apartheid. ISSN 0261-3077..
  4. «5 Empowered Female Environmentalists» www.kelleemaize.com.
  5. Hanson, James. «3 young black climate activists in Africa trying to save the world» www.greenpeace.org.uk.
  6. Breeze, Nick. «Youth strikers march for climate justice» The Ecologist.
  7. «"We need climate action," urge Nigerian children» CNN 2019-03-14.
  8. a b Meet Adenike Oladosu, A Climate Justice Activist And Eco-reporter. .
  9. Hanson, James. (2019-10-28). «3 young black climate activists in Africa trying to save the world» Greenpeace.
  10. VanVugt, Bianca. (2019-03-05). «Support inspiring young women taking action on climate change» Wasteless Planet.
  11. McCarthy, Joe. «12 Female Climate Activists Who Are Saving the Planet» Global Citizen.
  12. Victor. (2019-12-06). «Nigeria's youth activist Adenike Oladosu joins Greta Thunberg at Climate Change Conference in Madrid» AfricansLive.[Betiko hautsitako esteka]
  13. Durojaiye, Seun. (2019-12-07). «Nigerian activist Adenike Oladosu joins Greta Thunberg at conference in Madrid» Legit.ng – Nigeria news.
  14. «22 diverse voices to follow this Earth Day» www.amnesty.org.
  15. TheAfricanYouthClimateHub. .

Kanpo estekak aldatu