Accattone 1961eko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa da. Zinemazale eta kritikariek film honetan Pasoliniren lehenbiziko eleberrien eragina ikusi ohi dute, tartean Ragazzi di vita ("Kaleko mutilak") eta Una vita scellerata ("Bizitza bortitz bat"). Franco Citti, Franca Pasut eta Silvana Corsini aktoreek antzeztu zuten.

Accattone
Jatorria
Argitaratze-data1961
IzenburuaAccattone
Jatorrizko hizkuntzaitaliera
Jatorrizko herrialdeaItalia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena120 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pier Paolo Pasolini
Gidoigilea(k)Pier Paolo Pasolini
Sergio Citti

Antzezlea(k)
Franco Citti
Adriana Asti
Stefano D'Arrigo
Nino Russo (en) Itzuli
Franco Marucci (en) Itzuli
Ferdinand Guillaume
Sergio Citti
Elsa Morante
Mario Cipriani (en) Itzuli
Adele Cambria (en) Itzuli
Monica Vitti
Gabriele Baldini
Silvana Corsini (en) Itzuli
Renato Terra



[[Kategoria:Nino Russo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Franco Marucci (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Mario Cipriani (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Adele Cambria (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Silvana Corsini (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAlfredo Bini
Cino Del Duca

EdizioaNino Baragli
Ekoizpen-diseinatzaileaFlavio Mogherini
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Sebastian Bach
Argazki-zuzendariaTonino Delli Colli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaErroma

IMDB: tt0054599 Filmaffinity: 196845 Allocine: 33 Rottentomatoes: m/accattone Allmovie: v675 TCM: 66724 TV.com: movies/accattone Netlix: 70027414Edit the value on Wikidata

"Accattone" izenburua berez filmaren protagonistaren ezizena da, eta italieraz 'zarpail' esan nahi du.

Sorrera aldatu

Pasolini arreta handia erakartzen ari zen Italiako hedabideetan bere idazkiak eta adierazpenak zirela eta. Federico Fellinik bere filmegintza-estudioak ireki zituen, eta Pasolini gonbidatu zuen harekin lan egitera. Pasolinik gidoi ausart bat ondu zuen eta errodatzeari ekin zion, Federico Fellinik hari astebeteko finantzaketa segurtatu ondoren. Gainera, Federicok Ricardo anaia bidali zuen Pasoliniren errodatzeetara Pasoliniren filmegintzako trebezia egiaztatzera.

Ricardok txosten bat prestatu zuen orduan, eta Federico ez zen konbentzituta atera. Ondorioz, Pasolini finantzaketarik gabe geratu zen. Hala ere, Alfredo Bini interesatu zen orduan filma finantzatzeari buruz, eta berak ekoitzi zion filma Pasoliniri.

Harrera aldatu

Filma berrikuntza handia izan zen hainbat alderditatik, hizkuntzaren eta gaien gordintasuna batez ere. Horregatik, Italia kontserbadoreak kritikatu egin zuen, baina ikusleek harrera ona eman zioten, eta Pasolinik Mamma Romari ekin zion honen ondoren, gai berekoa.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erroma. Vittorio "Accattone" (Franco Citti) egun osoa proxeneta gisa taberna zuloan sarturik igarotzen duen artean, harekin bizi den Maddalena izeneko emakumeak hura mantentze aldera prostituzioan jarduten du. Maddalena (Franca Pasut) atxilotua eta espetxeratua denean, Accattonek bere bizi baliabidea galdu eta bizimodu ziztrina izatera beharturik egongo da. Urteak elkar ikusi gabe egon arren, Ascenza emazteari (Paola Guidi) derrigorrez laguntza eskatu beharko dio.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu