Abraham Cowley
idazle britainiarra
Abraham Cowley (Londres, 1618 - Chertsey, Surrey, 1667ko uztailaren 28a) ingeles olerkaria izan zen. Umetan hasi zen idazten (Poetical Blossoms, 1633, Lore poetikoak). Puritanoak nagusitu ondoren (1651), Frantziara jo zuen, eta obra erotikoa eta oparoagoa idatzi zuen Parisen. 1654 aldera, Pindaric Odes (Odak Pindaroren modura) poemak idatzi, eta arrakasta handia lortu zuen. Antzerki-lanak ere egin zituen. Autobiografia interesgarri bat idatzi zuen: My Self (1656, Ni neu).
Abraham Cowley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | City of London, 1618 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Chertsey, 1667ko uztailaren 28a (48/49 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College Westminster School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, saiakeragilea, antzerkigilea, prosalaria eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza drama saiakera |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.