Aberdeen FC

Aberdeen F.C.» orritik birbideratua)

Aberdeen Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Aberdeen hirikoa. 1903an sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako 4 Liga eta 7 Kopa eskuratzeaz gain Europako Errekopa eta Superkopa irabazi zituen 1983an.

Aberdeen Football Club
Sorrera1903
Futbol zelaiaPittodrie Stadium
edukiera: 22.199 lagun
inaugurazioa: 1899 (1993an berriztua)
PresidenteaEskozia Dave Cormack
EntrenatzaileaEskozia Barry Robson
LigaEskoziako lehen maila
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zaleak Pittodrie Stadiumean.

Palmaresari dagokionez Glasgowko Celtic FC eta Rangers FC handien ondoren talde eskoziarrik onena da.

Historia aldatu

1903an sortu zen Aberdeen FC eta bi garai on izan ditu. Bata 50. hamarkadan Liga eta Ligako Kopa bana irabazi zuelarik eta bigarrena 80. hamarkadan. Bertan hiru liga 5 Kopa eta Ligako Kopa bat irabazi zituen. Europan ohiko taldea bihurtu zen eta 1983 denboraldian Errekopa irabazi zuen finalean Real Madrid 2-1 garaituz eta ondoren Superkopa Hamburger SV Europako Kopako txapeldunaren aurka. Alemanian 0-0 berdindu zuten eta ondoren Aberdeenen 2-0 emaitzarekin eskuratu zuen Kopa.

1985ean irabazi zuen azkenengo Liga eta ordutik aurrera Celtic eta Rangersek ezik beste inork ez du Liga berririk irabazi. Azken titulua 1996ko Eskoziako Ligako Kopa izan zuen.

2010. hamarkadan maila bikaina lortu du baina Celtic FC-ren atzetik ibiltzea tokatu zaio. 2015 eta 2018 artean bigarren egin du Ligan eta 2017ko Kopako finala ere jokatu du, titulurik lortu ez duen arren.

Irabazitako txapelketak aldatu

Eskozian: 17 aldatu

Nazio artean: 2 aldatu

Europako Errekopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1983.

Europako Superkopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1983.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Aberdeenek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 UEFA Europa League 3. kanporaketa Real Sociedad
Aberdeen
2-0
2-3
Aberdeen
Real Sociedad

Kanpo estekak aldatu