Abdelmalik ibn Ahmad

Abd al-Malik Imad ad-Dawla» orritik birbideratua)

Abdelmalik ibn Ahmad Imad al-Dawla ibn Yusuf ibn Ahmad ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: عماد الدولة بن هود‎ ; 1130ean hila) Zaragozako taifako bederatzigarren eta azken errege independentea (1110) izan zen, Banu Hud leinukoa.[1] Imad al-Dawla (leinuaren zutabea) titulua bereganatu zuen.

Abdelmalik ibn Ahmad
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Al Andalus
Heriotza 1130 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Aita Al-Mustain II.a
Seme-alabak
Leinua Banu Hud (en) Itzuli
Jarduerak

Al-Mustain II.aren semea, aita Valtierrako guduan hil zenean, bere oinordeko bilakatu zen.[2] Valentziako wali almorabidea taifaren hiriburua bereganatzea saiatu arren, zaragozarrek huditarren alde egin zuten. Hala ere, urte hartako maiatzean Abdelmalikek kristauekin harremanak zituela zabaldu zenean, bertokoek Ibn al-Hayy Valentziako wali berriari hiria eskaini zioten.

Abdelmalikek ihes egin zuen eta Rueda de Jalóngo gotorlekuan babestu zen. Han jauregi txiki bat mantendu zuen, Borja eta Calatayud barnean zituena. 1130 hil zen arte, Aragoiko erregearen aliatua izan zen. Zafadola bere semea oinordeko bilakatu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza ISBN 84-86778-06-9.
  2. Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1.