Abandoko pilotalekua, ofizialki Juego de Pelota de Abando izeneko pilotalekua Bilboko Etxetxua plazan zegoen pilotalekua izan zen, eta pilotari talde propioa eduki zuen lehena izan zen[1].

Abandoko pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′25″N 2°56′45″W / 43.2569805°N 2.9457804°W / 43.2569805; -2.9457804
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1885eko apirilaren 12a
Kirolapilota (euskal pilota)a
Edukiera5.000
Suntsipena1897
Arkitektura
ArkitektoaJulián Zubizarreta
Kontaktua
HelbideaEtxetxuko plaza

Julián Zubizarreta arkitektoak eraiki zuen pilotalekua, Abandoko errepublikako udaletxea eta eskolekin batera.

5.500 ikusle hartzeko edukiera zuen, eta bi atseden-areto zeuden agintarientzat, eta ohea zuten lau gela pilotarientzat[1]. Frontisa Markinako harriarekin egina zen[2].

1885eko martxoaren 31n zesta punta partida batekin inauguratzekoa bazen ere, euriteen ondorioz bertan behera utzi zen irekira. Azkenik 1885eko apirilaren 12an inauguratu zen[3]. Inaugurazioko partidan hauek aritu ziren: “El Vergarés” eta Brau Menor, Luzurame eta San Juanen aurka.

Josefa Ignacia Albisu emakumezko pilotariak ere jokatu zituen partidak 1885eko maiatzean eta ekainean[4].

1897ko udan itxi zen, Euskalduna pilotalekua ireki zenean.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Bilbaopedia - Casilla. Plaza» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  2. Estornes, Blog De Cesar. (2018-12-01). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LOS VIEJOS FRONTONES DE BILBAO Y SUS PROTAGONISTAS» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  3. (Gaztelaniaz) «FRONTÓN ABANDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  4. Lau-buru : Diario de Pamplona: Año IV Número 990 - 1885 mayo 21., 2 or..