Euskalduna pilotalekua
Euskalduna pilotalekua Bilboko pilotalekua izan zen, izen bereko kalean zegoena. 1895eko apirilaren 14an ireki zuten eta bere 2414 m2-ko azalerari esker 3.500 ikusle hartzeko moduko frontoi estalia zen.[1] Hasieran zestaz aritzen baziren ere, urteak pasa ahala pala nagusitu zen. Bertan Juan Gisasolak, "Begoñés I.a"k edo Arsenio Merodio "Gallartako Txikitoa"k debutatu zuten.
Euskalduna pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′34″N 2°55′56″W / 43.2594096°N 2.9322889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1895eko apirilaren 14a |
Inaugurazioa | 1895eko apirilaren 14a |
Kirola | Zesta punta pala |
Edukiera | 3.500 |
Gerra Zibileko bonbardaketetan bonba batek erabat eraitsi zuen frontoia. 1939an, berriz eraiki ondoren, atzera zabaldu zituen ateak eta hasieran erantzuna itzela izan zen arren, Madrilgo Recoletos frontoiaren konpetentziak kondenatu zuen: hark eraman zituen pilotaririk onenak. 1957an itxi zuten.[2]