Abaltzisketako zaldi lasterketa

Abaltzisketan San Joanetan egiten den zaldi lasterketa
Abaltzisketako zaldi lasterketa
Antolatzailea Abaltzisketako Udala
Sorrera 2000
Ibilbidea Euskal Herria Amezketa-Abaltzisketa
Distantzia 2.500 m
2024ko Txapelduna

Abaltzisketako zaldi lasterketa 2000. urteaz geroztik Abaltzisketan jokatzen den zaldi-lasterketa da, gaur egun Euskal Herriko herrietan jokatzen den erreferentziazko lasterketa hain zuzen ere[1][2]. Ekainean, San Joan jaien barnean egiten den ekitaldia da.

Ibilbidearen ezaugarriak

aldatu

Amezketatik abiatu eta Abaltzisketan du helmuga lasterketak[3]. Asfalto gainean korritzen da, 2,5 kilometrotako distantzian eta aldapa gora[2]. Lau minututik beherako lasterketa izaten da.

COVID-19 pandemiak eraginda 2020 eta 2021 urteetan ez zen jokatu.

Azken irabazleak

aldatu
Urtea Irabazlea
2017 Joxe Migel del Pozo[4]
2018 Joxe Migel del Pozo[5]
2019 Eneritz Etxabe[6]
2020-
2021
ez zen jokatu
2022 ?
2023 Luis Veras Acosta[1]
2024 ?

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Aurten ere zaldi lasterketa antolatu da Abaltzisketan - Abaltzisketa» 28kanala.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  2. a b «Abaltzisketako zaldi lasterketa» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  3. «Amezketatik Abaltzisketara zaldi gainean - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  4. «Zaldi gainean lasterka Abaltzisketara - Abaltzisketa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  5. (Gaztelaniaz) YARZA. (2018-06-27). «Zaldi lasterketa jendetsua Abaltzisketan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  6. «Eneritz Etxabek irabazi du Abaltzisketako zaldi lasterketa - Zumaia» Zumaiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.