A la calle
A la calle, Kortatu taldearen maxi singlea da, El Estado De Las Cosas LPa grabatu zuten urte berekoa.
A la calle | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu taldearen | ||||
Argitaratze data | 1986 | |||
Musika mota | Reggae, Dub, Rock | |||
Iraupena | 13:52 | |||
Hizkuntza | Gaztelania | |||
Diskoetxea | Soñua | |||
Ekoizpena | Kortatu eta Marino Goñi | |||
Kortatu taldearen kronologia | ||||
|
1986an, Lasarteko Elkar estudioetan A aldea grabatu zuten Potatoren taldekidea zen Jean Phocasen laguntzarekin eta Donostiako Tsunami estudioetan B aldea. Donostian Caroloren laguntza izan zuten jadanik grabaturiko abestia berregiteko. Taldeak berak eta Marino Goñik ekoiztu zuten maxia.
1998an, Oihuka diskoetxeak (Soñuaren oinordekoa zena) CD batean berrargitaratu zituen hiru abestiak, El Estado De Las Cosas albumaren estra moduan.
Abestien zerrenda
aldatuHiru abesti zituen: bi Kortatu taldearenak eta hirugarrena, «Hay algo aquí que va mal», The Specials taldearen «Doesn´t make it alright» abestiaren bertsioa da (Stiff Little Fingersen cover reggaearen kopia bat hain zuzen ere).
Kortaturenak «A la calle» (rock) eta «Desmond dub» ziren. Bigarrena «Desmond Tutu» bere lehenengo LPren abestiaren dub bertsio bat izan zen, Euskal Herrian egin zuten lehendabizikoa gainera[1]
Hona hemen abestiak A aldea
- «Hay algo aquí que va mal»
- «A la calle»
B aldea
- «Desmond dub»
Taldekideak
aldatu- Fermin Muguruza - Gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Muguruza - Baxua, Gitarra eta ahotsa.
- Treku Armendariz - Bateria.
Gainontzeko musikariak
aldatu- Jesús Soldevilla: perkusioa «Desmond dub» abestian.
Teknikariak
aldatu- Jean Phocas: soinu teknikaria eta nahasketak «Hay algo aquí que va mal» eta «A la calle» abestietan.
- Josean López: soinu teknikaria eta nahasketak «Desmond dub» abestian.
- Carolo: nahasketa «Desmond dub» abestian.
- Marino Goñi: ekoizlea.
- Txabi Oneka: diseinua.
- Karlos Korbella: azalaren argazkia.
- Dieguillo: atzeko azalaren diseinua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ F-M Hop:. (1996ko martxoa-uztaila). «Música vasca: Kortatu» La Factoría del Ritmo.