A Nightmare on Elm Street
A Nightmare on Elm Street (euskaraz Amesgaiztoa Elm Kalean) 1984ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Heather Langenkamp, Robert Englund, Johnny Depp, John Saxon, Nick Corri, Amanda Wyss eta Ronee Blakley aktoreek antzeztu zuten.
A Nightmare on Elm Street | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | A Nightmare on Elm Street |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, teen film (en) , Slasherra eta ghost film (en) |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | A Nightmare on Elm Street |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wes Craven |
Gidoigilea(k) | Wes Craven |
Antzezlea(k) | |
Heather Langenkamp (Nancy Thompson (en) ) Amanda Wyss Johnny Depp (Glen Lantz) John Saxon Charles Fleischer Ronee Blakley Joseph Whipp Robert Englund (Freddy Krueger) Jsu Garcia Joe Unger Lin Shaye David Andrews (en) Shashawnee Hall | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Shaye |
Konpainia ekoizlea | Media Home Entertainment (en) New Line Cinema's House of Horror (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Charles Bernstein (en) |
Argazki-zuzendaria | Jacques Haitkin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ohio |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea, ametsa eta errealitatea |
nightmareonelmstreetfilms.com… | |
Bideoa | YouTube |
A Nightmare on Elm Street sailaren lehenbiziko filma da.
1980ko hamarkadan beldurrezko nerabe filmeetako ikur nagusienetakoa izan zen Freddy Krueger (Robert Englund) pertsonaia zitala mundu osoan ospetsu bilakatuarazi eta estrenatu bezain azkar beldurrezko zinemaren generoko kultuzko filma bilakatu zen, bestalde, gaur egun aski ezaguna den Johnny Depp aktorearen lehenbiziko paper nabarmena ere izan zen.
Argumentua
aldatu1981, AEBtako udalerri batetako instutuko hainbat nerabeek suak aurpegia desitxuratua eta laban zorrozdun eskularruak dituen gizon zital eta misteriotsu baten jazarpena pairatzen dutela amestu ohi dute. Bapatean, haietako batzuk lotan daudelarik hiltzen hasten dira, gerora antzina Freddy Krueger izeneko gizona bizirik erre zuten gurasoen seme-alabak direla jakingo da, gizon hura mendeku bila dabilerarik.
Aktoreak
aldatu- Heather Langenkamp: Nancy Thompson
- Robert Englund: Freddy Krueger
- John Saxon: Don Thompson tenientea
- Johnny Depp: Glen Lantz
- Ronee Blakley: Marge Thompson
- Amanda Wyss: Tina Gray
- Nick Corri: Rod Lane
- Joe Unger: Garcia sarjentua
- Charles Fleischer: King doktorea
Jarraipenak
aldatuFilma honek izandako arrakasta itzelaren ondorioz jarraipen ugari izan zituen: A Nightmare on Elm Street 2: Freddy's Revenge (1985), A Nightmare on Elm Street 3: Dream Warriors (1987), A Nightmare on Elm Street 4: The Dream Master (1988), A Nightmare on Elm Street 5: The Dream Child (1989), Freddy's Dead: The Final Nightmare (1991), Wes Craven's New Nightmare (1994), Freddy vs. Jason (2003), Never Sleep Again: The Elm Street Legacy (2010) eta A Nightmare on Elm Street (2010eko berregokitzapena).
Kanpo estekak
aldatu- A Nightmare on Elm Street filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- A Nightmare on Elm Street filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)