Freddy vs. Jason
Freddy vs. Jason, 2003ko Ronny Yu hongkondarrak zuzendutako slasher film bat da. A Nightmare on Elm Street eta Friday the 13th film sailen gurutzaketa bat da, bietako Freddy Krueger eta Jason Voorhees pertsonaiak elkarren artean borrokatuz. Monica Keena, Kelly Rowland, Jason Ritter, Chris Marquette, Lochlyn Munro eta Robert Englund aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuFreddy Krueger (Robert Englund) infernuan dago... benetakoan. Badira hamar urte pertsonaia honek bere mendekua burutzeko asmoz jendearen ametsetan sartzen aritu zela. Baina Freddy oroitzapena Elm Streetetik sistematikoki ezabatua izan da. Bere biktima potentzialak amestu ez dezaten drogatuak izan dira. Freddyrekiko beldurra desagertua izan da eta honek bere burua benetako kondaira dela uste duen psikopata berekoi batentzat sekulako tortura da. Baina orduan Freddyk Ostirala 13ko Jason Voorhees (Ken Kirzinger) psikopata hiltzailea berpiztuko du. Freddyrentzat Elm Streeteko biztanleak izutu eta purgatoriotik ateratzeko baliabide perfektua izango da. Jason oso erraz manipulatu eta Springwoodera izua zabaldu dezan joanarazteko konbentzituko du. Elm Streeten gorpuak pilatzen hasi eta Freddyk bere ospea berreskuratu arren, Freddy Jasonek bere hiltzaile ohiturak laga eta berari bidea libre uzteko inongo asmorik ez duela jabetuko da. Herria osoa izuturik dagoela, izuikararen bi titanen arteko proportzio epikoetako norgehiagoka bat jazoko da, amertsen mundua eta bizidunen munduaren errealitate latza txandakatuz. Nork irabaziko ote du borroka guztien borroka?
Aktoreak
aldatu- Robert Englund: Freddy Krueger
- Ken Kirzinger: Jason Voorhees
- Monica Keena: Lori Campbell
- Kelly Rowland: Kia Waterson
- Jason Ritter: Will Rollins
- Chris Marquette: Charlie Linderman
- Lochlyn Munro: Scott Stubbs diputatua
- Katharine Isabelle: Gibb Smith
- Brendan Fletcher: Mark Davis
- Zack Ward: Bobby Davis
- Kyle Labine: Bill Freeburg
- Tom Butler: Campbell doktorea
- Garry Chalk: Williams sheriffa
- Jesse Hutch: Trey
- David Kopp: Blake
- Odessa Munroe: Heather
- Chris Gauthier: Shack
- Paula Shaw: Pamela Voorhees
- Sharon Peters: Campbell jauna
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)