2014ko Europa hego-ekialdeko uholdeak
2014ko maiatzean, hainbat uholdek Europa hego-ekialdeko eremu handi bat kaltetu zuten [1]. "Yvette" izeneko depresio baxu batek lehen uholdeak ekarri zituen maiatzaren 14 eta 16 bitartean. Bosnian eta Serbian eguraldiari dagozkion markak hautsi ziren [2]. Maiatzaren 17rako gutxienez 20 ziren hildakoak eta 16000 pertsona baino gehiago ebakuatu zituzten. Hurrengo egunetan, kopurua 20000ra iritsi zen. Uholdeek aurrera darraite eta maiatzaren 21ean, asteazkenean, Sava ibaiak Belgrad hartzea espero da.
2014ko Europa hego-ekialdeko uholdeak | |
---|---|
Mota | uholde |
Denbora-tarte | 2014ko maiatzaren 13a - 2014ko maiatzaren 27a |
Data | 2014ko maiatzaren 27a |
Kokaleku | Southeast Europe (en) |
Herrialdea | Bosnia-Herzegovina, Serbia, Errumania, Eslovakia, Hungaria, Bulgaria eta Italia |
Pertsona hilak | Bosnia-Herzegovina: 27 Errumania: 1 Kroazia: 2 Serbia: 33 |
Kalteen kostua | 1.000.000 M€ |
Lur-jausi ugari ere gertatu dira uholdeen ondorioz. Maiatzaren 18raino Balkanetan 2000 lur-jausi baino gehiago gertatu dira eta hainbat hiri eta herri suntsitu dituzte. Lur-jausi hauek Jugoslaviako gerrako minak mugituarazi dituzten kezka sortu dute [3].
Historia meteorologikoa
aldatuMaiatzaren 13an, Itsaso Adriatikoan behe-depresio bat sortu zen. Europa erdialdetik etorritako aire polarra eta aire subtropikala(beroa eta hezea) nahastu egin ziren behe-depresioa sortuz. Maiatzaren 14an, Balkanetara mugitu zen depresioa eta estatikoa bihurtu zen. Ondorioz, euri asko egin zuen Belgrad inguruetan Serbia eta Bosnia eta Herzegovina iparraldean.
Kaltetutako eskualdeak
aldatuBosnia eta Herzegovina
aldatuSarajevo Canton [4], Zenica-Doboj eta Tuzla eskualdeak izan dira kaltetuenak. Semberija eskualdeak ere kalteak izan zituen. Bosna, Vrbas, Drina, Sana eta Sava ibaiek gainezka egin zuten.
Maiatzaren 17rako, Bosnia eta Herzegovinan 20 ziren hildakoak [5].
Kroazia
aldatuKroaziako hainbat eskualdek ere kalteak izan zituzten uholdeen ondorioz.
Errumania
aldatuApirilaren erdialdetik hirugarren uholdeak izan ziren eta gainera, larrienak. 125 hiri eta herrik kalteak jasan zituzten [6].
Serbia
aldatuMaiatzaren 16an, 7.618 pertsona ziren ebakuatuak, 20 zaurituak eta 3 hilak. Obrenovac hiri kaltetuenetako bat izan zen. Maiatzaren 17an, Serbian hildakoak 15 ziren eta 16000 pertsona ebakuatu zituzten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20141006134656/http://www.reuters.com/article/2014/05/15/us-balkans-flood-idUSBREA4E0AX20140515
- ↑ https://web.archive.org/web/20140518115930/http://www.independent.mk/articles/5054/Serbia+and+Bosnia+Hit+by+Worst+Flood+in++Years,+as+Three+Are+Reported+Dead%22
- ↑ http://www.independent.ie/world-news/thousands-flee-bosnia-landslides-30283078.html
- ↑ http://www.pobjeda.me/2014/05/14/poplave-u-bih-evakuisane-tri-osobe-najkriticnije-na-ilidzi/
- ↑ http://www.cnn.com/2014/05/17/world/europe/balkans-flooding/
- ↑ http://www.libertatea.ro/detalii/articol/bilant-inundatii-cod-portocaliu-492574.html