Johanna ekaitza
(«2008ko martxoko enbata» orritik birbideratua)
Johanna | ||
---|---|---|
Data | ||
Sortua: | 2008ko martxoaren 8a | |
Uxatua: | 2008ko martxoaren 14a | |
Haize boladarik indartsuena: | ||
Presiorik baxuena: | 945,0mb | |
Kalteturiko herrialdeak | ||
Espainia | Euskal Herria | Frantzia |
Alemania | Suitza | Belgika |
Herbehereak | Erresuma Batua | Irlanda |
Kalteak | ||
Hildakoak: |
Johanna ekaitza[1] edo zikloia 2008ko martxoaren 8an Ozeano Atlantikoan sortu eta mendebaldeko Europan kalte material handiak eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 200 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.
Eragina Euskal Herrian
aldatuJohanna ekaitzak 120 kilometro orduko haizea eragin zuen Euskal Herriko gune altuetan, horrez gain, Donostiako Parte Zaharrean eta Paseo Berrian eta Zarauzko malekoian kalte handiak eragin zituen.
Bermeon itsasoak hilabete batzuk lehenago itsasoak kaltetutako kaiaren beste zati bat eraman zuen. Bilboko portua erabat itxi zen eta petroliontzi eta kargaontzi handiek kanpoaldean itxaron behar izan zuten, eguraldia hobetu arte.