1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 1. Edizioa izan zen. Abenduaren 2tik 21era arte ospatu zen Soreasu Antzokian. Hain zuzen, euskal antzerkigintza indatzea, taldeak ezagutaraztea, antzerki berriak sortzea eta euskara bultzatzea helburu izanda sortu ziren topaketak urte honetan.

1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1983ko abenduaren 2a - 1983ko abenduaren 21a
1984
KokalekuAzpeitia

Aipagarria da lehen urte honetatik interes handia piztu zutela antzerki topaketek, bai antzerki taldeek bertan antzeztu nahi izateko, baita ikusleen aldetik ere. Edizio hau arrakastatsutzat hartuta, etorkizun oparoko topaketak sortu ziren eta herriko udalak tinko heldu zion bere antolakuntzari.

1983an sari ugari banatu ziren:

  • Antzerki egokienari: Alegiko Intxurre taldeari eta bere zuzendari Iñaki Begiristaini.
  • Gizonezko antzezlari onenari: Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI taldeko “Bettiri”. (Peio Berhokoirigoin) 
  • Emakumezko antzezlari onenari: Zarauzko LIZARDI Jakintza taldeko “Maikrux”. (Usoa Ortiz de Zarate)
  • Zuzendari egokienari: Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI taldeko Daniel Landart.
  • Dekorazio onenari: Azpeitiko ANTXIETA antzerki taldeari.
  • Euskaraz sortutako antzerki egokienari: Guztiak euskaraz sortuak izan ziren. Debako GOAZ taldeari eman zitzaion.

Kartelaren egileak A.Rodriguez, J.Beristain eta M.L.Aizpuru izan ziren, lehiaketa bidez.

Antzezlanak aldatu

 
Alegiko Intxaurre Antzerki Taldea, "Bata zu ta bestea ni" antzezten, 1983an.
 
Baionako Xirrixti Mirrixti Taldea, 1983an.
 
Zarauzko Lizardi Taldea "Mutil zar" antzezten, 1983an.
 
Debako Goaz Antzerki Taldea "Gernika" antzezten 1983an
Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Bata zu eta bestea ni Alegiko INTXURRE antzerki taldea Iñaki Begiristain Iñaki Begiristain Felix Irazustabarrena, Karmele Arandia, Joxe Aya, Milagros Begiristain, Jakes Urbieta, Joxe Arraiet, Pili Garmendia, Pilar Jauregi, Iñaki Zubeldia, J. Ramon Marotias, Xabier Olano, Bixente Garaialde 1984an, Eusko Jaurlaritzak, Antzerti Zerbitzuaren bidez emanda, antzerki gidoi egokienaren saria jaso zuen
Xirrixti mirrixti gerrenian plat Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI taldea Piarres Larzabal Daniel Landart Peio Berhokoirigoin, Kattalin Sallaberry, Robert Duhalde, Monique Olhatz, Keke Hirigoyen, Gustave Uhalde
Isogai umila Ondarroako TXO antzerki kolektiboa Aitor Artetxe, Gabino Burgoa, Aitor Badiola, Ion Iñaki Artetxe, Mikel Odriozola, Alfredo Badiola
Mutil zar Zarauzko LIZARDI Jakintza taldea Toribio Alzaga Joxe Alberdi Usoa Ortiz de Zarate, Gotzon Agirre, Iñaki Alberdi, Ainhoa Alberdi, Izaskun Aranburu, Kepa Zinkunegi, Ainhoa Salegi, Ibon Zinkunegi
Gernika Debako GOAZ antzerki taldea Luis Haranburu Altuna Josu Iriondo, Inazio Larramendi, Alberto Gorritiberea, Begoña Mendizabal, Nekane Salegi, Kepa Elizgarai Musika: Frank, Kepa Elizgarai

Luminoteknia: Karlos Larramendi

Marrazkilariak: J. Inazio Urbieta, J. Felix Igartua

Laguntzailea: Lukas Dorronsoro

Jokoa nagusi Azpeitiko ANTXIETA antzerki taldea Imanol Elias Imanol Elias Pello Otaegi, Itziar Oiarzabal, Juanito Bikendi, Pilar Aizpitarte, Joxe Aranburu, Maritxu Unanue, Abel Izagirre, Mertxe Arregi, Xabier Arregi, Jose Mari Olaizola, Iñaki Bergara, Joxe Zabala Agertoki apaintzailea: Iñigo Agirre eta Pello Elorza

Apainketa: Itziar Oiarzabal

Hitzemailea: Iñigo Agirre

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu