1959ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 4 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1959ko irailaren 6a |
Amaiera | 1959ko irailaren 13a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Sestao |
Txapeldunordea | San Juan |
← 1958
|
1960 →
|
1959ko Kontxako Bandera (Banderaren 64. ekitaldia, garai hartan 57. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, eta Sestaok bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen. Urte hartan Iberia ta Kaiku klubeek aritu ziren Sestao traineruan.
Kontakizuna
aldatuFaboritoa San Juan zen arren, Sestaoko traineruak erraz irabazi zuen jardunaldi bietan. Gainontzeko bi traineruak ere pasaitarrak ziren, bata sanjuandarren bigarren ontzia eta bestea Trintxerpe. Ez zen beraz donostiarrik izan.
Bibiano Etxabek 18 urte zituen, eta bera da Kontxako Banderko historiako patroi gazteena.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Sestao San Juan Trintxerpe Yola (San Juan) |
? ? ? ? |
Andoni Arraiz Jose Angel Lujanbio Agustin Isasa Bibiano Etxabe |
Emaitzak
aldatuBehin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Sestao | 23:14:1/5 | 21:15:1/5 | 44:29:2/5 | |
2 | San Juan | 23:40:1/5 | 21:20:3/5 | 45:00:4/5 | + 0:31:2/5 |
3 | Yola | 24:49:3/5 | 22:17:0/5 | 47:06:3/5 | + 2:37:1/5 |
4 | Trintxerpe | 25:19:1/5 | 22:37:1/5 | 47:58:2/5 | + 3:29:0/5 |
Tripulazio irabazlea
aldatu- Sestao
- Patroia: Andoni Arraiz
- Arraunlariak: Proatik popara ta baborretik: Enrique Tejedor, Sabino Valero, Jose Angel Elosegi, Toño Artetxe, Jenaro Cabrera ta Berna Alberdi. Ta estriborretik:Txutxi Maruri (proela), Antonio Contreras, Felines Bañales, Iñaki Llamas, Juan Mari Uterga, Tontxu Alberdi ta Fernando Elosegi.