1926ko Erresuma Batuko greba orokorra

1926ko Erresuma Batuko greba orokorra bederatzi eguneko greba orokor bat izan zen, 1926ko maiatzaren 4-13 bitartean eman zena. Britainiako Sindikatuen Kongresuko Kontseilu Generalak (TUC) konbokatu zuen greba, 800.000 ikatz meatzari ingururen soldaten jaitsiera eta lan balditzen okertzea saihesteko. 1,7 milioi langilek bultzatu zutela greba estimatzen da, garraioan, meatzaritzan eta industria astunean. Gobernuak klase ertainetako burgesak konbokatu zituen zerbitzuak mantendu eta grebaren eraginak gutxitzeko. Biolentziari dagokionez, baxua izan zen eta grebaren ondoren TUCk galdu egin zuela onartu zuen. Luzera begira, grebaren nondik norakoek sindikatu eta erlazio laboraletan eragina izan zuen.

Greban zeuden meatzariak.

Aurrekariak eta gatazkaren aldatu

  • Lehen Mundu Gerraː ikatzaren erabilera intentsiboak meategi asko agortu zituen. Aldi berean, Britainia Handiak pake garaietan baino ikatz gutxiago esportatu zuen; ondorioz, Estatu Batuak, Polonia edo Alemania bezalako herrialdeek aurre hartu zuten.
  •  
    Manifestazioa Hyde Parken.
    Ikatzaren ekoizpena atzerapen handi batean sartuta zegoen. 247 tona langileko ekoizpena 199 tonatara jaitsi zen 1920-1924ko periodoan. Ekoizpena 1914tik jaisten joan zela estimatzen da.
  • 1925eko ikatzaren prezioen jaitsierak Alemaniari berriro merkatu internazionalean sartzea ahalbidetu zion. Libera esterlina berriz balorizatu zen, esportazioetan negatiboki eraginez.
  • Meategien jabeek benefizioak handitu nahi zituzten, langileei soldatak jaitsiz eta lan-ordu gehiago eskatuz. 1919-1926 artean, langileen soldata 6£/orduko izatetik 3,90£/orduko izatera pasa zen.

Geba orokorra aldatu

Greba aurreko negoziazioak maiatzaren 1ean hasi ziren, akordio batera iritsita. Hala ere, milioi bat meatzari akordiotik kanpo geratzen ziren. Azken negoziazioek ez zuten ezer berririk lortu, beraz, TUCk greba orokorra konbokatu zuen, maiatzaren 3ko 23ː59an hasiko zena.

Alderdi Laboristaren liderrak beldurtuta zeuden mugimendu sindikalaren aldeko sektore iraultzaile geroz eta gehiago zeudelako. Horrez gain, oso kezkatuta zeuden grebalariek beraien bozka kantitateetan izango zuten eraginagatik. Bi faktore hoiegatik ez zuten greba orokorreko konbokatoria onartu.

Greba orokorraren iragarpenaren hurrengo bi egunetan, gobernua, sindikatu eta enpresarioen artean akordio bat egoteko saiakera izugarriak egin ziren. Baina hala ere ez zen ezer lortu. Jorge V erregeak ere, bere desadostasuna erakutsi zuen grebalariekiko.

Bere aldetik, gobernua 9 hilabete zijoan grebarako prestatzen. Denbora hortan horniduren mantentzea ziurtatuko zuten erakundeak sortu zituzten. Burgesiaren laguntza jaso zuen, indar armatuenaz gain.

Maiatzaren 4ean, 1,5 eta 1,75 milioi langilek greba aldarrikatu zuten. Langileen erantzuna segituan eman zen, gobernuaren hornidurak desbordatuz; TUCk ere kontrola galdu zuen momentu batzuetan. Langileen ekintza azpimarragarriena herrialde osoko garraioa paralizatu zutela da. Maiatzaren 5ean, bi aldeek beraien ikuspuntuak azaldu zituzten.

Maiatzaren 8an gatazkak eman ziren Londreseko portuetan. Merkantziak armadak babesten zituen, baina piketeek ez zuten uzten hauen irteera. Armadak pikete linea apurtzea lortu zuen eta Hyde Park arte eraman zituzten zamak. Honekin, gobernuak egoeraren kontrol handiagoa zuela ikusi ahal izan zen.

Maiatzaren 11n, Londres-Edimburgo trena errailetatik atera zuten grebalariek, Newcastletik gertu. Sindikatu batzuk beraien langileei lanera itzultzeko eskatzea planteatu zuten. Egun hartan bertan, Epaitegiek jakinarazi zuten grebalarien oinare eta infrakzioak sindikatuen gain eroriko zirela, ezarrita zegoen lege bat zela eta.

Maiatzaren 12an, TUCeko Kontseilu Generalak greba suspenditu behar zuela iragarri behar zuen, gobernuak grebalariak harrapatzeko ahaleginak egingo ez zituztela onartzen bazuen. Gobernuak esan zuen ez zuela botererik kaleratutako langileak berriz onartzeko. Horrela, TUCk grebari amaiera eman zion, baina gobernuarekin akordiorik egin gabe.

Gatazkaren ondorioak aldatu

Meatzariak hilabete batzuk mantendu ziren borrokan, beraien behar ekonomikoek meategietara itzultzea behartu aurretik. Azaroaren amaieran meatzari koputu handi bat beraien lanpostuetan zeuden berriro. Hala ere, meatzari asko kaleratuak izan ziren eta langileak soldata baxuagoak eta lan-ordu gehiago onartzera behartuak izan ziren. Grebalariak ezer lortu izan ez balute bezala sentitu ziren.

Erresuma Batuko meatzaritzan eragin handia izan zuen. 1930eko hamarkadaren amaieran, meatzaritzan enplegua 30%ean jaitsi zen, baina emankorasuna aasko handitu zen 200 tonatik 300 tonara igoz, Bigarren Mundu Gerratik. Gatazkak jaitsi egin ziren eta 1927ko Lege Sindikalak pikete eta grebak debekatu zituen.

Erresuma Batuaren historiako lehen greba orokorra izan zen, baita ere bakarra gaur egun arte. Sindikatuetako lider batzuk, akats gisa etiketatu zuten.

Kanpo estekak aldatu