1916ko Hegoamerikar Txapelketa

1916ko Hegoamerikar Selekzioen Txapelketa Hegoamerikar Selekzioen Txapelketako lehen edizioa izan zen, gaur egun Amerika Kopa deritzona. Argentinako hiriburua den Buenos Airesen ospatu zen 1916ko uztailak 2 eta 17 artean. Txapelketa honek denboran bat egin zuen Argentinaren Independentzia Aldarrikapenaren mendeurrenaren omenezko jaiekin. Egungo Amerika Koparen lehen ediziotzat hartzen da, berau jokoan egon ez zen arren.

Txapelketaren ospakizuna oso garrantzitsua izan zen CONMEBOL sortu ahal izateko, txapelketaren erdialde inguruan egin zena, 1916ko uztailak 9an.

Uruguayk irabazi zuen lehen edizio hau, Argentinari jaia zapuztuz, azken partiduan honen aurka jokatu baitzuen.

Antolaketa aldatu

Egoitzak aldatu

Hasiera batean, partidu guztiak G. E. B. A. Estadioan jokatu behar ziren. Argentina eta Uruguayren arteko partiduaren zati handi bat Racing Cluben jabegoetan jokatu zen beranduagoko Juan Domingo Perón Estadioaren kokalekua izango zena.

Hiria Estadioa Edukiera
Buenos Aires G.E.B.A. Estadioa 18.000
Buenos Aires Juan Domingo Perón Estadioa 51.389

Epaileak aldatu

Talde partehartzaileak aldatu

Garai hartan CONMEBOLera afiliatuta zeuden lau herrialdeetako selekzioek parte hartu zuten.

Talde partehartzaileak
  Argentina   Brasil   Txile   Uruguai

Garapena aldatu

Lau selekzioek txapelketa guztiak guztien aurkako sistemapean jokatu zuten buelta bakar batera. Lehen partiduetan, Argentinak eta Uruguayk, txapelketako faboritoak zirenak, arazo handiegirik gabe garaitu zuten Txile, honek ondoren Brasilen aurka 1:1 emaitzarekin berdinduko zuelarik. Ondoren, faboritoek Brasilen aurka jokatu zuten, honen aurka uruguaytarrek garaipena eta argentinarrek berdinketa lortu zutelarik. Txapelketako azken partidua zen Argentina eta Uruguayren artekoa lehen zatiko bosgarren minutuan suspenditu zen zenbait arazo medio. Partidu hau amaitzeko falta zen denbora guztia hurrengo egunean jokatu zen beste futbol zelai batean. Hutsnako berdinketak Uruguayri bere lehen Hegoamerikar Txapelketa irabaztea ahalbidetu zion.

Emaitzak aldatu

Talde Puntuak JP IP BP GP GAl GAu Dif
  URU 5 3 2 1 0 6 1 5
  Argentina 4 3 1 2 0 7 2 5
  Brasil 2 3 0 2 1 3 4 -1
  Txile 1 3 0 1 2 2 11 -9
  • Uruguay-Txile 4:0
  • Argentina Txile 6:1
  • Txile-Brasil 1:1
  • Argetnina-Brasil 1:1
  • Uruguay-Brasil 2:1
  • Argentina-Uruguay 0:0

Irabazlea: Uruguay

Goleatzaileak aldatu

Jokalaria Selekzioa Golak
Isabelino Gradín   URU 3
Juan Domingo Brown   Argentina Txantiloi:Sel 2
Alberto Marcovecchio   Argentina Txantiloi:Sel 2
Alberto Ohaco   Argentina Txantiloi:Sel 2
José Piendibene   URU 2


Aurrekoa
Lehena izan zen
Amerika Kopa
1916ko uztailak 2 eta 17 artean ospatua
Ondorengoa
1917ko Hegoamerikar Txapelketa

Kanpo estekak aldatu